Bizkaia Talent

Legezko Oharra

Legezko Oharra

Informazio Gizartearen eta Merkataritza Elektronikoaren Zerbitzuei buruzko uztailaren 11ko 34/2002 Legearen 10. artikuluan jasotako informazio-betebeharraren arabera, jakin ezazu www.bizkaiatalent.eus web-atari hau (aurrerantzean, “Web Ataria”) erakunde honena dela:

Izen soziala: Eraberrikuntza Eta Ezagutzan Adituak Diren Pertsonen Mugikortasuna Sustatzeko Elkartea (aurrerantzean, Bizkaia Talent)

IFK: G95326583

Helbide soziala: Bizkaiko Parke Teknologikoa, 804. eraikina, 300. modulua – Laga Bidea. 48160 Derio

Harremanetarako e-posta: informacion@bizkaiatalent.eus

Eusko Jaurlaritzako Fundazioen Erregistroan zenbaki honekin erregistratua: Bizkaia Talent. IK/IFZ G95326583 – R.A. 1. atala – AS/B/11569/2004

Web-atariaren xedea
www.bizkaiatalent.eus web-atariaren helburu nagusia da erabiltzaileei BIZKAIA TALENTek kudeatzen dituen zerbitzu eta programei buruzko informazioa ematea. Horretarako, erabiltzaileei informazioa emateko baino ez diren edukiak eskaintzen dizkie, aldizka eguneratzen direnak.

Web-atari honetako edukia eguneratuta izateko helburuarekin, BIZKAIA TALENTek bere web-orrietan ager daitekeen edozein informazio aldatzeko eskubidea izango du, erabiltzaileei aldaketa horien berri aldez aurretik emateko edo jakinarazteko betebeharrik izan gabe.

Erabilera-balditzen onarpena
Legezko Ohar honek BIZKAIA TALENTek Interneteko erabiltzaileen eskura jartzen duen Web-atari honetarako sarbidea eta erabilera arautzen ditu. Erabiltzailetzat jotzen da Web-atari honetako zerbitzu eta jardueretan sartu, bertan nabigatu, parte hartu edo berauek erabiltzen dituen pertsona.

Atari honen erabiltzaileak badaki, eta onartzen du, webgune honetan sartzeak ez dakarrela berekin BIZKAIA TALENTekin inolako merkataritza-harremanik hastea.

Erabiltzailea web-atarian sartzeak eta bertan nabigatzeak Erabilera-baldintza hauen guztien onarpena dakar berekin. Mesedez, ez bazatoz bat Legezko Ohar honetan zehaztutako erabilera-baldintzekin, ez jarraitu atari honetan nabigatzen, berari edo bertako zerbitzu eta edukiei eman diezaiekezun edozein erabilerak hemen jasotako legezko baldintzak onartzea baitakar berekin.

Webgunerako sarbidea
Erabiltzaileek librea eta doakoa dute web-orrirako sarbidea.

Erabiltzaileak zerbitzuren batean sartzeko datu pertsonalak eman behar baditu, datuak indarrean dagoen araudiaren arabera bildu eta erabiliko dira; zehazki, DBEOren arabera. Informazio gehiago nahi izanez gero, ikus gure pribatutasun-politika.

Web-ataria erabiltzeko baldintzak
Atari honetan sartzeko eta berau erabiltzeko baldintzak indarrean dagoen legeriak eta fede onaren printzipioak arautzen dituzte. Web-atari honetan sartzen den pertsona orok zorrozki errespetatu eta bete behar ditu hemen ezarritako xedapenak, bai eta aplikatzekoa den beste edozein legezko xedapen ere.

Atari honetan nabigatzean, erabiltzaileak behar bezala erabiliko ditu hala ataria nola berau osatzen duten orriak. BIZKAIA TALENTek ez du bere gain hartuko erabiltzaileek legearen edota hirugarrenen eskubideen edo interesen aurka egiten dituzten jokabideen gaineko erantzukizunik.

Erabiltzaileak informazioa eskuratzeko nabigatuko du web-atari honetan. Informazioa bere erabilerarako baliatuko du, eta ez dio kostu ekonomikorik eragingo.

Web-atarian erregistratzea

Web-atari honetan argitaratutako informazioa kontsultatzeko eta bertan nabigatzeko, ez dago zertan erregistratu.

Erregistroa edo saio-hasiera soilik izango da beharrezkoa BIZKAIA TALENTek web-atari honetan eskaintzen dituen zerbitzuez baliatzeko. Erregistroa edo saio-hasiera https://extranet.bizkaiatalent.eus/access orrian egingo da, zeinak web-atariaren estraneterako sarbidea emango duen.

Erabiltzaileak modalitate hauetako batean egin ahal izango du erregistroa:

  • Sarbide Profesionala. Profesional gisa erregistratzeko.
  • Erakundearen sarbidea. Bere enpresa edo erakundea erregistratu nahi badu.

Buletina
Atari honetako buletinera harpidetzeak BIZKAIA TALENTen pribatutasun-politika onartzea dakar berekin. Harpidetza egindakoan, zuk emandako posta elektronikoan azken albisteak, lan-eskaintzak eta lan-merkatuko joerak jasoko dituzu.

Erantzukizunak
BIZKAIA TALENT, informazioaren gizarteko zerbitzu-emaile den heinean, Espainiako ordenamendu juridikoan oro har ezarritako erantzukizun zibil, penal eta administratiboaren mende dago; bereziki, Informazio Gizartearen eta Merkataritza Elektronikoaren Zerbitzuei buruzko uztailaren 11ko 34/2002 Legean (IGMEZL) xedatutakoaren mende.

Aipatu legearen 2. Atalean ezarritako Erantzukizun-araubidea kontuan hartuta, BIZKAIA TALENTek estatuko edo nazioarteko legeria, hirugarrenen eskubideak, morala eta ordena publikoa urra litzaketen edo horien kontrakoak izan litezkeen edukiak kendu edo, hala badagokio, blokeatuko ditu.

BIZKAIA TALENTek ez du bere gain hartuko erabiltzailearen ordenagailuan instalatutako softwarearen konfigurazio oker edo akatsen ondorioz web-atarian sor litezkeen kalte-galeren gaineko erantzukizunik.

Era berean, ez du bere gain hartuko erabiltzailea atarira konektatzen denean sortzen diren gorabehera teknikoen edo akatsen gaineko erantzukizunik. Halaber, ez du bermatuko web-atarirako sarbidean ez izatea eten edo akatsik.

BIZKAIA TALENTek erabiltzaileentzat interesgarriak izan daitezkeen beste webgune batzuetako informaziorako sarbidea eman dezake. Esteka horien helburua da zure interesekoak izan daitezkeen baliabideak Internet bidez ahalbidetzea, besterik ez.

Hala ere, orri horiek ez dira bereak, eta bertako edukiak ez ditu bereziki gainbegiratzen; hortaz, ez da haien erantzule izango, ez eta haietan sartzeak edo haiek erabiltzeak eragin litzakeen funtzionamendu edo kalteena ere.

Jabetza intelektuala eta industriala
Atariaren diseinua eta iturburu-kodea, logoak, markak eta bertan agertzen diren gainerako ikur bereizgarriak BIZKAIA TALENTenak dira. Beraz, debekatuta dago horiek erreproduzitzea, banatzea, jendaurrean jakinaraztea, eraldatzea edo web-atari honetako edukiekin egiten den beste edozein jarduera, iturriak aipatu arren, BIZKAIA TALENTen aldez aurretiko, berariazko eta idatzizko baimena izan ezean.

Enpresaren web-orrietan jasotako edozein motatako izen komertzial, marka edo ikur guztiak beren jabeenak dira, eta legez babestuta daude. Jabe horiek edozein unetan eska dezakete informazioa aldatzeko edo ezabatzeko.

BIZKAIA TALENTek ez du inolako erabilera-lizentzia edo -baimenik ematen bere jabetza intelektual eta industrialeko eskubideen edo webgunearekin lotutako beste edozein jabetza edo eskubideren gainean, eta erabiltzaileen sarbideak eta nabigazioak ez du inola ere eragingo BIZKAIA TALENTek eskubide horiei uko egitea, haiek eskualdatzea, lizentzia ematea edo lagapen oso edo partziala egitea.

Eduki horiek BIZKAIA TALENTek aldez aurretik baimendu gabe erabiltzea jabetza intelektual edo industrialeko eskubideen ez-betetze larritzat joko da, eta legez ezarritako erantzukizunak eragingo ditu. BIZKAIA TALENTek erabiltzailearen kontra dagozkion akzio judizialak eta estrajudizialak egikaritzeko eskubidea izango du.

Web-atarian jasotzen den informazio guztia, hala nola iruzkinak, iradokizunak edo ideiak, BIZKAIA TALENTi dohainik emandakotzat joko da. Ezin da bidali horrela erabil EZIN daitekeen informaziorik.

Estekak
Web-atari honetan Interneteko beste gune batzuetara jotzeko dauden esteken helburua informazioa ematea da, besterik ez, eta ez dira inola ere iradokizun, gonbidapen edo gomendioak. BIZKAIA TALENTek ez du bere gain hartuko berea ez den webgune bateko esteka baten edukien gaineko erantzukizunik, eta ez du bermatuko haien fidagarritasun, zehaztasun, zabaltasun, egiazkotasun, baliozkotasun eta erabilgarritasun teknikoa.

Beste webgune batzuetan BIZKAIA TALENTen webgunerako estekak ezartzen badira, ez da ulertuko BIZKAIA TALENTek esteka duen webguneko esteka edo edukia baimendu duenik, eta estekaren orrian ezin izango dira eduki desegokiak, iraingarriak, legez kanpokoak, lizunak edo legez kanpokoak jaso, ez eta indarreko legeriaren aurkakoak diren bestelako edukiak ere.

BIZKAIA TALENTek esteka dagoen webgunearen jabearekin harremanetan jartzeko aukera izango du, araudia betetzen ez dela uste badu, bai eta dagozkion akzio judizialak eta estrajudizialak egikaritzekoa ere.

Lege aplikagarria eta jurisdikzioa
Erabilera-baldintza orokor hauek Espainiako legeriaren arabera arautzen dira.

Web-atari honekin edo bertan garatzen den jarduerarekin zerikusia duen edozein auzi ebazteko eskumena Bilboko (Espainia) Epaitegiek izango dute, eta erabiltzaileak berariaz egingo dio uko legokiokeen beste edozein foruri.

Pribatutasun-politikaren laburpena
www.bizkaiatalent.eus web-atari honen erabiltzaileek harremanetarako formularioaren bidez ematen dizkiguten datu guztiak Eraberrikuntza eta Ezagutzan Adituak Diren Mugikortasuna Sustatzeko Elkartearen (Bizkaia Talent) ardurapean erabiliko dira.

Ikus gure pribatutasun-politika, ondo ezagut dezazun.

Cookie-politikaren laburpena
BIZKAIA TALENTek,  bere kabuz edo hirugarrenen bidez, cookie-ak erabiltzen ditu erabiltzaileak atari honetan eta bertako web-orrietan nabigatzen duenean.

www.bizkaiatalent.eus web-atarian nabigatzeko, ez duzu zertan cookie horien ezarpena baimendu: zuzenean desgai ditzakezu zure nabigatzailean.

Nabigatzaile bakoitzean, prozesua desberdina da; hortaz, jo gure cookie-politikara nola egin jakiteko.

Talentua erakarri, eutsi eta lotzen dugu Bilbo-Bizkaiko eremuan, Euskadin

Be part of the largest highly professional Network connected to Bilbao - Bay of Biscay and the entire Basque Country

Sartu:

Profesional bat naiz Organizazio bat naiz
Gure laguntzaileak Gure laguntzaileak BBK BEAZ CICBioGune Universidad de Deusto Bizkaia.net Tecnalia Idom ITP Sener EHU Iberdrola Mondragon Corporation
×
×