Bizkaia Talent

Albisteak

Ospe handiko BBC WORLD telebista-kate britainiarrak bizkaia talenteko ekimenen eta Euskadiko berezitasunen azpimarratzen du

Ospe handiko BBC telebista-kate britainiarrak nazioarteko “BBC WORLD NEWS” albistegian eman du Bizkaiko Foru Aldundiko Lurralde Garapeneko Sailak Bizkaia-Euskadira Talentua Erakartzeko, Berton Geratzeko eta Inplikatzeko sustatutako Elkartearen lanaren nahiz onuren eta Euskadiko egoera ekonomikoaren berri.

Mundu zabalean gehien ikusten den albistegian emandako elkarrizketan, bizkaia talenteko zuzendari gerenteak, Ivan Jimenezek, kazetariaren galderei erantzun die, eta Euskadiko berezitasunak zein diren nabarmendu du: “industria eta pertsonen prestakuntza dira, hain zuzen ere, unibertsitateko ikasketak dituzten pertsonen ehuneko handienetakoa daukagulako munduan, baina, batez ere, ikasketa teknologikoetan”.

Modu berean, Jimenezek azpimarratu duenez, “azken bi urteotan, enplegu berriak sortu dira lurraldean, euskal enpresa eta erakunde askok nazioartean ezartzeko prozesu handia abian jarri dutelako mundu zabalean, besteak beste, Asiako eta Estatu Batuetako merkatuetako eskariei erantzuteko asmoz”.

Gaur egun, bizkaia talentek zenbait programa eta zerbitzu garatzen ditu, lurraldean bertan talentuaren garapenerako ekosistema egokia sortzeko helburu nagusia lortu nahian.

Bere ekimenen artean, honako hauexek nabarmendu behar dira: Talentia Programa, Skills Programa, Relocation Zerbitzua eta Europa mailako Be Basque Dual Career Centre berritzaile bezain aitzindaria.

Bestetik, Bitartekaritza Zerbitzuari esker, euskal enpresek eta erakundeek badute bizkaia talenteko datu-basea erabiltzerik profil profesional zehatzak aurkitzeko. Era berean, Bizkaian bertan ikertzaileak kontratatzeko Laguntzen Programa ere badago eskuragarri.

BE BASQUE TALENT NETWORK

Horrez gain, bere zerbitzuen eta programen artean, Be Basque Talent Network ekimena ere eskaintzen du bizkaia talentek. Hain zuzen ere, Euskadiko lan, gizarte, ekonomia eta kultura arloko errealitatearekin harremanetan dauden edo egon nahi duten profesionalen sare handiena da.

Bere aurkezpen ofiziala egin zenetik urtebete baino gehixeago bete denean, 80tik gora herrialdetako 7.500etik gora profesional eta 200etik gora erakunde zein enpresa dira bertako kideak.

Elkarrizketaren amaieran, euskal talentuei ez ezik, Ivan Jimenezek talentu guztiei ere (oso ondo prestatutako pertsonei) eman die adorea, euren lan-ibilbidea Euskadin bertan garatu dezaten. Horretarako, gure herrialdeko indarrak zein diren nabarmendu du, ELGAko Bizi Kalitatearen Indizeko lehenengo postuetan dagoela kontuan hartuta, honako hauexen eskutik: “automobilgintzako industriak, balio erantsi handiko erreminten eta makinen ekoizpena eta aeronautika, euskal ekonomiaren sustatzaileak dira-eta”.


Talentua erakarri, eutsi eta lotzen dugu Bilbo-Bizkaiko eremuan, Euskadin

Be part of the largest highly professional Network connected to Bilbao - Bay of Biscay and the entire Basque Country

Sartu:

Profesional bat naiz Organizazio bat naiz
Gure laguntzaileak Gure laguntzaileak BBK BEAZ CICBioGune Universidad de Deusto Bizkaia.net Tecnalia Idom ITP Sener EHU Iberdrola Mondragon Corporation
×
×