Bizkaia Talent

Albisteak

Bizkaia:talent-ek Basque-American Talent & Leadership programa garatuko du Bizkaiko Foru Aldundiak eta Pete Cenarrusa Fundazioak

Estatu Batuetako Idaho inguruan uztailean egindako misioaren ondoren, Bizkaiko ahaldun nagusiak, Unai Rementeriak, eta bizkaia:talent-eko zuzendari gerenteak, Ivan Jiménezek, Basque-American Talent & Leadership Route programa aurkeztu zuten: etorkizuneko liderrak.

Programa hori abian jartzeko asmoz, Bizkaiko Foru Aldundiak eta Pete Cenarrusa Fundazioak (euskal kultura Idahon sustatzeko eta finantzatzeko lan egiten duen erakundeak) hitzarmena sinatu zuten, bizkaia:talent elkarteak garatuko duen Basque-American Talent & Leadership Route programaren barruan Euskadiren eta Ipar Amerikaren artean errealitate enpresarial, zientifiko, teknologiko, instituzional eta kulturalaren jakintza garatzeko eta trukatzeko.

Era berean, harreman zuzenaren bidez eta erakunde zein instituzio handienen laguntzaz, honako hauxe lortu nahi du programak: bi lurraldeetan goi-prestakuntza eta garapen profesionalerako ahalmen handia duten parte-hartzaileen erkidegoa sortzea, haien guztien talentua nahiz lidergoa garatzea eta haien lan-ibilbide osoan bi leku horiekin lotunea edukitzea.

Programan, 2-6 lagunek parte hartuko dute herrialdeko, eta, horretarako, Bizkaikoak edota AEB/Kanadakoak izan beharko dira, besteak beste. Horrez gain, unibertsitateko titulu bat eduki beharko dute gutxienez, haien lan-esperientzia 10 urtekoa izan beharko da gutxienez eta 28-45 urte eduki beharko dituzte. Halaber, ingeles eta euskara maila handia ere izan beharko dute Bizkaitik parte hartuko dutenek.

Talentua erakarri, eutsi eta lotzen dugu Bilbo-Bizkaiko eremuan, Euskadin

Be part of the largest highly professional Network connected to Bilbao - Bay of Biscay and the entire Basque Country

Sartu:

Profesional bat naiz Organizazio bat naiz
Gure laguntzaileak Gure laguntzaileak BBK BEAZ CICBioGune Universidad de Deusto Bizkaia.net Tecnalia Idom ITP Sener EHU Iberdrola Mondragon Corporation
×
×