Bizkaia Talent

Albisteak

Bizkaia talentek Bizkaiko Foru Aldundiaren on line irudi berriarekin bat egin du, eta sare sozial berriak estreinatu ditu

Bizkaiko Foru Aldundiak foru-erakundearen webgunearen irudi berria eta sare sozialetako profil berriak aurkeztu ditu. Web horretan, diseinuaren arloko aldaketak agertzen dira, baina, aldi berean, edukiak antolatzeko logikak ez du foru-erakundeko bertako sailen antolamendua kontuan hartu, herritarrak eurak dituelako helburu nagusi.

Alde horretatik, aldundiaren web orriaren diseinu berrian, sailkapen tematiko berria azaltzen da, honako multzo hauek kontuan hartuta: aurrekontua eta kontu publikoak; enpresak, nazioarteko ezarpena eta enplegua; familia, berdintasuna eta inklusio soziala; foru-ogasuna; jasangarritasuna eta lurraldea; kirola; euskara eta kultura; mugikortasuna eta garraioa; nekazaritza eta abeltzaintza; turismoa eta aisialdia; eta udalerriak.

Menu nagusiko irtengune batean, herritarrek Foru Aldundiarekin egin ditzaketen izapide guztiak agertzen dira; esate baterako, bekak, dirulaguntzak, ordainketak edo kontratugilearen profila.

 

BIZKAIA TALENT FORU ALDUNDIKO SARE SOZIAL BERRIETAN AZALTZEN DA

Interneten duen agerpenaren osagarri, Bizkaiko Foru Aldundiak sare sozialetan agertzeko estrategia jarri du abian, eta bizkaia talentek horrekin bat egin du, Ekonomia eta Lurralde Garapeneko Sailak sustatutako elkartea dela kontuan hartuta.

Hartara, aurrerantzean bizkaia talentek ez ditu gaur egun Twitter eta Facebook sare sozialetan dituen kontuak erabiliko, honako hauexek baizik: Bizkaiko erakunde eta enpresentzako informazio erabilgarria eskaintzen duen @bizkaiaempresa eta Bizkaian sustatzaileentzat dauden aukerei buruzko informazioa eskainiko duen @bizkaiaemprende.

Bi profil horietan ez ezik, aldundiaren informazio instituzionala eskaintzen duen @Bizkaia kontuan ere jarraitu ahal izango da bizkaia talenten jarduera.

Kanal horiez gain, foru-jarduerari buruzko informazioa emateko beste batzuk ere sortu dira, hau da:

@BizkaiaGazteak, gazteentzako informazio erabilgarria.

@BizkaiaSocial, gizarte-ekintzari, inklusioari eta berdintasunari buruzko informazioa.

@BizkaiaKultura, Bizkaiko kulturako eta aisialdiko edukiak.

Talentua erakarri, eutsi eta lotzen dugu Bilbo-Bizkaiko eremuan, Euskadin

Be part of the largest highly professional Network connected to Bilbao - Bay of Biscay and the entire Basque Country

Sartu:

Profesional bat naiz Organizazio bat naiz
Gure laguntzaileak Gure laguntzaileak BBK BEAZ CICBioGune Universidad de Deusto Bizkaia.net Tecnalia Idom ITP Sener EHU Iberdrola Mondragon Corporation
×
×