Bizkaia Talent

Albisteak

Euskal hezkuntza-sistema jarraitu beharreko eredua Europan, BBC NEWS kate britainiar ospetsuaren arabera

BBC kate britainiar ospetsuak erreportaje luzea argitaratu du, euskal hezkuntza-eredua eta haren emaitza onak laudatzeko. “Euskal herritarrek euren burua berrasmatzen dute hezkuntzaren boterearen laguntzaz” izenburupean (http://www.bbc.com/news/business-36517928), euskal hezkuntza-sistemaren abantailak eta emaitza handiak goraipatzeko artikulua sinatu du BBC News kateko Sean Coughian hezkuntza-berriemaileak.

Erreportajean, Eusko Jaurlaritzak arlo horretan inbertitzeko daukan ahalmen handia nabarmentzen da, autonomia handia duelako Espainiako gobernuari dagokionez. Alde horretatik, gogoratu egiten du Euskadi herrialde moduan sailkatuko balitz “Europan Danimarkak eta Austriak baino ez luketela edukiko Euskadik baino gastu-maila handiagoa”.

 

Zer gertatzen da euskal hezkuntza-sistemarekin, gora eta gora egin duen potentzia moduan?

 

Euskal hezkuntza-sistemak trebetasun handiak (nortasun-zentzua eta handinahia) dituzten goi-prestakuntzadun ikasle ugari prestatu ditu. Aldi berean, gainera, gatazketatik irteteko ebazpen-ahalmen handia ere badute, baita Europako beste ikasle batzuek baino askoz ere lehia-premia handiagoa ere.

 

Hartara, hezkuntza-sistema horri esker, ia-ia lan egiteko adinean dauden biztanleen %48k graduko titulua daukatenez, Finlandiako eta Norvegiako mailetan daude. Graduatuen ezohiko proportzio handi horretatik, ia-ia erdiek zientziak, matematikak edo ingeniaritza ikasi dituzte.

 

Ikerketan nahiz garapenean diharduten langileen ehunekoari dagokionez, Euskadi sailkapeneko lehen postuan dago Finlandiarekin eta Danimarkarekin batera. Zenbaki horiek kontuan hartuta, honako hauxe adierazten da BBCko artikuluan: “zentzu askotan, hezkuntza-profilak zerikusi handiagoa dauka Eskandinaviarekin Europako hegoaldeko herrialde batekin baino”. Izan ere, bere esanetan, aditu suediarrak Euskadin egon dira zenbait metodo ezarri ahal izateko.

Artikuluan bertan, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntzako sailburua den Cristina Uriarteren adierazpenak ere azaltzen dira. Bere esanetan, “hezkuntza funtsezkoa da geure kulturari eusteko”. Era berean, nabarmendu ere egiten du bultzada handia egon dela, eskoletan euskara irakatsi dezaten eta nortasun kulturalaren zentzua hedatu dadin. Franco jeneralaren diktadurapean euskararen erabilera debekatu egin zela kontuan hartuta, Eusko Jaurlaritzak eskura izan dituen baliabide guztiak eta lortu dituen eskumen guztiak erabili ditu, hizkuntza babesten duen hezkuntza-sistema eta autonomia ekonomikoa eratzeko.

Ildo beretik, ikerketan eta garapenean egindako inbertsioa ere azpimarratzen da. Hori dela eta, Euskadiko gazteen langabezia-tasak ez dira handiak, Espainiako estatuaren zati handienean gertatzen den bezala. Sailburuak ere ziurtatu duenez, zenbait herrialdetako errendimendu handiko hezkuntza-sistemen balioak eta ezaugarriak ere ikertu dira haiekiko lotuneak ezartzeko; esate baterako, Finlandia, Hego Korea eta Estonia.

Era berean, BBCko artikuluan nabarmentzen denez, gutxi gorabehera eskolen %50 dira “publiko eta pribatuen nahasketa (itunpekoak)”.

Maritere Ojangurenek zenbait aldiz lan egin du bizkaia talentekin, eta zuzentzen duen ikastetxean ezarritako eredua defendatzen du: Lauaxeta ikastola. Ikastola bera gurasoak kide dituen kooperatibaren jabetzapekoa da, eta Eusko Jaurlaritzak fondoen %60 ematen dizkio, gutxi gorabehera. Gainerakoa, ordea, gurasoek ordaindutako kuotetatik dator.

Ojangurenen ustez, ordainketa partekaturako sistema horri esker, gurasoak askoz gehiago inplikatzen dira ikastetxeko kudeaketan. Hori dela eta, publikoetakoak ez beste abantaila eta aukera batzuk eskaini daitezke. Berriemailearen iritziz, “euskal kulturaren enpresa-izpirituaren” adierazgarri da sistema hori. Lauaxeta ikastolak, esaterako, bi urte dituztenetik 18 urte bete arte irakasten die ikasleei.

europaKO ESKUALDE OPAROENETAKOA 

 

Artikuluan adierazten denez, Euskadi Europako oso eremu oparoa da, Luxenburgok eta Austriak baino ez dutelako per capita diru-sarrera handiagoa.

Coughianek Deustuko Unibertsitateko Negozio Eskolako (Deusto Business School) dekanoa den Guillermo Dorronsororen iritzia ere aipatzen du. Dekanoak dioenez, hain zuzen ere, “hezkuntza epe luzerako inbertsioa denez, nortasuna eduki beharra dago. Nortasunik ez badago, ez da ahaleginik egingo”.

Horrez gain, bere esanetan, euskal herritarrek historiaren araberako eragingarria dutenez, helburu bateraturako zentzua eta konpromiso kolektiboa sortzeko gaitasuna dute eskoletan, familietan nahiz politikan. Arrazoi beragatik ere, babes publikoa suspertzeko ahalmena ere badute euskal herritarrek.

Artikuluan bertan, antzina ontzigintzarako eremua izandako Bilboko bihotzean eraikitako Guggenheim Museoaren ontasunak ere laudatzen dira. Hiria biziberritzeko euskal ikuspegi berrian, beira-arasa kulturalak uztartzen dira unibertsitateko zientzien arloko ikerketarekin lotutako industria berrietarako euskarriarekin.

Azkenik, ELGAko Hezkuntzako zuzendaria den Andreas Schleicherrek egiaztatu duenez, Euskadi hezkuntzaren arloko inbertsiogile handia da, eta proiektu horren zati bat euskararen sustapenerako erabili da, Estatu espainoleko beste eskualde batzuetatik bereizteko eta euren burua nazioarteko zein eskualdeko estandarren aurrean neurtzeko asmoz.

 

Talentua erakarri, eutsi eta lotzen dugu Bilbo-Bizkaiko eremuan, Euskadin

Be part of the largest highly professional Network connected to Bilbao - Bay of Biscay and the entire Basque Country

Sartu:

Profesional bat naiz Organizazio bat naiz
Gure laguntzaileak Gure laguntzaileak BBK BEAZ CICBioGune Universidad de Deusto Bizkaia.net Tecnalia Idom ITP Sener EHU Iberdrola Mondragon Corporation
×
×