Bizkaia Talent

Albisteak

Bizkaia Talentek networkingeko topaketa antolatu du Amsterdam inguruan bizi diren euskal profesional prestatu-prestatuekin

Maiatzaren 9an, bizkaia talentek topaketa antolatu zuen Amsterdam inguruan bizi diren euskal profesional prestatu-prestatuekin. Topaketa Amsterdameko “Spaces” aretoan egin zen, eta, bertan, Ivan Jimenezek, bizkaia:talenteko zuzendari gerenteak, ondo baino hobeto prestatutako profesionalentzat Euskadiko gaur egungo lan-egoera eta etorkizuneko aurreikuspenak zein diren azaldu zuen.

Bizkaia:talentek nazioarteko lanerako zein lankidetzarako sareak sortzea eta garatzea oso garrantzitsua dela badakienez, topaketa egin zuen Amsterdam inguruan bizi diren euskal herritarrekin. Aurten talentuak egindako hirugarren topaketa izan zen, eta Amsterdam inguruan bizi diren euskal herritarren kezkak eta egoera zein ziren jakitea zen helburua. Topaketan, 29 talentuk parte hartu zuten. Zenbait sektoretan lan egiten dute, eta unibertsitateko era guztietako prestakuntza akademikoa daukate, baina, batez ere, IKTekin eta Ingeniaritzarekin lotutako graduetan.

Era berean, zenbait ideia ere trukatu ziren, Be Basque Talent Network garatzeko, gaur egun Amsterdam inguruan bizi diren profesionalek beste profesional batzuekin lan egiteko eta Euskadira itzultzerik duten aztertzeko. Topaketa horiek, hain zuzen ere, kanpoan lan egiten duten euskal herritarren arteko sareak sustatzea eta Euskadirekin lotune proaktibo bezain iraunkorra edukitzea izan zuten helburu.

Be Basque Talent Network sare profesionalean, Euskadirekin lotuta dauden edo lotuta egon nahi duten profesional prestatu-prestatu guztiak daude elkartuta. Gaur egun, munduko 80tik gora herrialdetan lan egiten duten 7.000 profesional baino gehiago eta 150 euskal erakunde baino gehiago daude erregistratuta.

Be Basque Talent Network sareak euren jatorria edozein dela ere Euskadirekin lotuta dauden edo lotuta egon nahi duten profesional prestatu-prestatuen sare handiena izan nahi du. Sare horren bidez, talentuaren mugimendua suspertu eta enpresa-harremanak ezarri daitezke Euskadirekin lotuta dauden euskal erakundeen eta profesionalen artean.

Helburu hori lortzeko asmoz, sareari buruzko aurkezpen txikiak egiten dira munduko zenbait lekutan bizi diren euskal profesionalentzat, eta, 2016. urtean, talentua erakartzeko munduko zentro handienetakoetan egingo dira horrelako topaketak; esate baterako, Boston, Helsinki, Amsterdam, Kopenhage, Hanburgo eta Londres.

Talentua erakarri, eutsi eta lotzen dugu Bilbo-Bizkaiko eremuan, Euskadin

Be part of the largest highly professional Network connected to Bilbao - Bay of Biscay and the entire Basque Country

Sartu:

Profesional bat naiz Organizazio bat naiz
Gure laguntzaileak Gure laguntzaileak BBK BEAZ CICBioGune Universidad de Deusto Bizkaia.net Tecnalia Idom ITP Sener EHU Iberdrola Mondragon Corporation
×
×