Bizkaia Talent

Albisteak

Bizkaia:talent-ek bere ESTRANET eguneratu du, diseinu berrituaren eta funtzionaltasun berrien bitartez

Bizkaia:talent-ek bere tresnak eta baliabideak garatzen jarraitzen du ahalik eta zerbitzu onena eskaintzeko. Hori dela eta, bere estranet eguneratu berri du funtzionaltasun zein diseinu berrien bitartez.

Estranet kontrolerako panela da, eta erabiltzaileak bertan sartuko dira honako web orri hauen bidez datu-basean erregistratu ondoren: www.bizkaiatalent.eus edo www.bebasquetalentnetwork.org. Pantaila horretan, erabiltzaileek euren datuak aldatu ahal izango dituzte, Be Basque Talent Mapen sartu (nazioarteko euskal talentuen mapan) eta lan-eskaintzak erraz-erraz kontsultatu eta izena eman.

Berritasun moduan, zerbitzu bakoitzerako atala agertuko da bertsio honetan, eta erabiltzaile guztiak bertan sartu ahal izango dira, helburuei eta prozedurei buruzko informazioa erdiesteko. Horrela, erabiltzaile guztiek honako hauexei buruzko xehetasunak lortu ahal izango dituzte: Laguntzen Programak, Relocation Zerbitzua, Be Basque Dual Career Centre Zerbitzua eta nazioarteko Networkingeko tailerrak.

Talentia Programan edo Trebetasunen Programan, ekimen horietako parte-hartzaileak premia akademikoei erantzuteko diseinatutako eta garatutako Moddle plataforman sartu ahal izango dira.

Nabarmendu egin beharra dago erabiltzaileak estraneten sartzen direnean alboko barra dinamikoan aurkituko dituztela albisteak, plataformako datu eguneratu guztiak eta banakako jakinarazpenak, haien partaidetzapeko zerbitzuak edo programak edo haien harpidetzapeko lan-eskaintzak kontuan hartuta.

Era berean, foroko agerpena ere indartuko da bertsio berri honetan. Eremu horretan, hain zuzen ere, lan, gizarte edo kultura arloko gaien inguruko lotunea eta harremana sortuko dira bizkaia:talent-eko datu-basean dauden profesional guztien artean.

 

Talentua erakarri, eutsi eta lotzen dugu Bilbo-Bizkaiko eremuan, Euskadin

Be part of the largest highly professional Network connected to Bilbao - Bay of Biscay and the entire Basque Country

Sartu:

Profesional bat naiz Organizazio bat naiz
Gure laguntzaileak Gure laguntzaileak BBK BEAZ CICBioGune Universidad de Deusto Bizkaia.net Tecnalia Idom ITP Sener EHU Iberdrola Mondragon Corporation
×
×