Bizkaia Talent

Zergatik Euskadi

Euskadi zain duzu

Etorkizuneko apustua

Bizkaiak diseinuaren aldeko apustua egiten du

Diseinuak Bizkaia eraldatu du eta bertako hiriburua, Bilbo, garapen ekonomikoko eta nazioarteko proiekziorako motor garrantzitsu bihurtu da. Erakundeek gai honen aldeko apustu sendoa egin dute, kanpoko herrialdeetara zuzendutako ekimenekin.

Diseinuak berebiziko garrantzia izan du Bizkaiko hiriburuaren eraldaketan. Bilbo hiri modernoa eta berritzailea bihurtu da eta, gainera, bertako herritarren bizitza-kalitatea eta munduan bere irudia hobetzea lortu du horrekin, Diseinuaren Munduko Hiriburua 2014 ekimeneko azken aukeraketan Diseinu Industrialeko Sozietateen Nazioarteko Kontseiluak aitortu zuen bezala; ekimen horretan, hiru finalisten artean egotera iritsi zen Bilbo.

B

Azkeneko 20 urteotan, hiri industriala izatetik hiri abangoardistenetako bat izatera pasatu da. Frank Gehry-ren arkitekto-kabineteak diseinatutako Guggenheim Museoareninguruan, hiriaren erregenerazioa artikulatu da eta horrek herritarrentzako espazio atsegina bihurtu du. Horren adibide dira Nerbioi itsasadarraren ertzetako bi pasealekuak. 90eko hamarraldi hasieran hondatutako gunea zena, hiriko biztanleen aisialdirako gune gustukoena bihurtu da; iragan industrialeko aztarnak eta diseinu berritzailearen adibideak elkartzen dira, hala nola, Guggenheim etaKongresuen eta Musikaren Euskalduna Jauregia, 2003. urtean Munduko Kongresuen Jauregi onena aukeratua izan zena.

Euskalduna

Diseinuaren beste ikur bat Bilbon Norman Fosterrek diseinatutako metroa da, eta fostertxoak bezala ezagutzen diren beirazko sarbideak beste atrakzio turistiko bat dira. Santiago Calatravak diseinatutakoZubizuri zubiak, Arata Isozaki arkitekto japoniarrak Iñaki Aurrekoetxea bilbotarrarekin batera diseinatutako Isozaki Ateaeraikin-guneak, César Pelliren 165 metroko Iberdrola Dorreak, edo Juan Coll-Barreu eta Daniel Gutiérrez Zarza arkitektoek Eusko Jaurlaritzaren Osasun Sailaren egoitza hartzeko egindako beirazko eraikinak ere geroago eta bokazio arkitektoniko abangoardistagoa daukan hiri baten mapa osatzen dute. Eta horrelaxe erakusten duZaha Hadid prestigiodun arkitektoak Olabeaga eta Zorrotzaurreko (Deustuko Kanala) gunea erregeneratzeko egingo duen proiektuak ere.

Bilbao-Bizkaia Design & Creativity Council

Bizkaiak diseinuaren eta sormenaren aldeko apustua egin du, aurrerapen ekonomikoaren eta nazioarteko proiekzioaren motor gisa. Ahalegin hori indartzeko, Bizkaiko Foru Aldundiak eta Bilboko UdalakBilbao-Bizkaia Design & Creativity Council (BIDC) ekimena jarri dute abian eta, horren bitartez, besteak beste, diseinuari eta sormenari bereziki lotutako sektore ekonomikoen garapena eta diseinu industrialeko graduko eta gradu-ondoko ikasketak sustatuko dituzte eta nazioarte-mailan hedatuko dituzte Bilboko irudi modernoa zabaltzeko enpresaren, prestakuntzaren, hiriaren eta gizartearen esparruetan abiarazitako ekintzak.

B Awards Bilbao Bizkaia

Bizkaiko Foru Aldundia eta Bilboko Udala B Awards Bilbao Bizkaia Concept Design Festival sarien sustatzaileak ere badira; ekimen hori 2011n sortu zen, nazioarteko diseinatzaile eta arkitektoen eta bertako profesionalen arteko harremana bultzatzeko eta nazioartean euskal diseinua ezagutarazteko helburuarekin. Ekimenaren muina nazioarteko lehiaketa bat da eta bertan prestigiodun unibertsitateetako talentu gazteek parte hartzen dute. Alhóndiga Bilbao da sariketaren egoitza eta euskal diseinua eta mundu mailakoa ezagutzeko eta horietaz gozatzeko espazio bihurtzen da jaialdian, bere proiektu eta protagonisten bitartez, hitzaldi, workshop, erakusketa, diseinu eta arkitektura ibilbide, zinema eta Bilbo osoan zeharreko jarduera ugarirekin.

Alhondiga_Bilbao

“Interes Kulturaleko Ondare” izendatua, ardo-biltegia izandakoa da eta arkitektura modernistako eraikina; guztiz eraberrituta dago, Philippe Starck-ek diseinatutako barneko espazio berriak eraikita. Bere balio arkitektonikoengatik, Bilboko ikurra da eta, 2010ean berriz ireki zutenetik, Bizkaiko hiriburuko erreferentziako kultura-guneetako bat bilakatu da.

Talentua erakarri, eutsi eta lotzen dugu Bilbo-Bizkaiko eremuan, Euskadin

Be part of the largest highly professional Network connected to Bilbao - Bay of Biscay and the entire Basque Country

Sartu:

Profesional bat naiz Organizazio bat naiz
Gure laguntzaileak Gure laguntzaileak BBK BEAZ CICBioGune Universidad de Deusto Bizkaia.net Tecnalia Idom ITP Sener EHU Iberdrola Mondragon Corporation
×
×