Bizkaia Talent

Zergatik Euskadi

Euskadi zain duzu

Etorkizuneko apustua

Bizkaia eta Euskadi Europan erreferenteak energian, ikerketan eta berrikuntzan

Bizkaiko lurralde Historikoko erakundeetatik eta, oro har, Euskaditik planteatutako programa, plan eta laguntzekin batera, Lurralde historikoak hainbat proiektu ditu energia, ikerketa eta berrikuntzaren alorrean, zeintzuek, Europan erreferente bihurtuko duten edo jada bihurtzen ari diren. Honako hauek dira horietako batzuk:

1. Bilbao Hub Gas

Gas Natural, Unión Fenosa, Iberdrola, Kutxabank, La Caixa diraIberian Gas Hub proiektuan parte hartzen duten enpresetako batzuk. 2011n sortu zen Sociedad Promotora Bilbao Hub Gassozietatearen eraketarekin, Bilbao Bizkaia Kutxa (BBK), Energiaren Euskal Erakundea (EVE) eta Enagás konpainien eskutik; beranduago Kataluniako Generalitateko Gobernua gehitu zitzaien Institut Català d’Energia erakundearen bitartez.

Iberian Gas Hub proiektuak Bilbo hautatu du egoitzatzat; horrek gasaren hiriburu bihurtuko du eta Europa-mailan merkatu horretako erreferenteetako batean. Horrek, era berean, Euskadik sektore horretan duen kokapen estrategikoa sendotuko du eta bere irudia kanpoalderantz proiektatuko du.

Hub bilbotarra espainiar estatuko eta Portugalgo handizkako gas-eragiketak negoziatuko diren esparrua izango da. Eta, horretaz gain, gas natural likidotuaren eta gas naturalaren transakzioak errazteko beharrezko merkatu-zerbitzuak, logistikoak eta finantzarioak sustatzera bideratutako jarduerak ere gauzatuko ditu. Prezioak finkatzeko eta epe laburrerako transakzioekin lotutako zerbitzu logistikoak, merkatukoak eta finantzarioak errazteko erreferentzia-puntua izango da.

2. Biofisikako unitatea. CSIC-UPV EHU

Biofisikako Unitatea Leioako Parke Zientifikora lekualdatzeak,Bizkaiko Parke Teknologikoak eta Euskal Herriko Unibertsitateak (zeinaren ondoan dagoen) sustatua, erreferente bihurtuko duteEuropan. Instalazioek, 16 milioi euroko inbertsioarekin, erabilgarri duten espazioa biderkatuko dute (lehen zituen 1.800 metro karratutik 9.000 metro karratu edukitzera pasako da toki berrian) eta horren zati handi bat laborategietara bideratuko da.

Biofisikako Unitatea 1999an sortu zen eta iturburua ‘Biomintz Taldea’ izan zen, Felix M. Goñi jaunak 1976an sortu zuena UPV/EHUko Biokimika Sailean. 1996an, Taldea Ikerketa Zientifikoen Goi-Zentroari asoziatutako Unitate bihurtu zen. Taldea Ikerketa Zientifikoen Goi-Kontseiluan (CSIC) integratzea 1999an burutu zen. Bere xedea goi-mailako prestakuntzako ikasketak egitea da, bereziki, mintz biologikoen alorrean (ikerketa-zentro honetako espezialitateetako bat).

Biofisikako Unitatearen garapena bultzatzeko, 2007an, Biofisika Bizkaia Fundazioa eratu zen, zentroko jarduerak gauzatzea ahalbidetuko duten funtsak eta laguntzak bideratzeko.

3. Itsas energía

2011n, Mutriku, euskal kostaldeko herria, olatu bidezko energiaren instalazio hornitzailea zuen Europako lehenengo herri bihurtu zen.Marea-energiako proiektua, urtean, 600.000 kWh-eko energia-ekoizpena duena, 600 pertsonen beharrak hornitzeko gaitasunarekin.

Eusko Jaurlaritzaren kasik 7 milioi euroko inbertsioarekin, aukera paregabea da Euskadi itsas energiaren sektorean mundu-mailako lider bihurtzeko. Gainera, itsas garapen berriei eta ekoizpen-sektore berri baten sorrerari bidea ireki die.

olas500_300

Olatuen energia OCEANTEC (Oceantec Energías Marinas, SL) sozietatearen oinarria da, ingurunea soluzioez hornitzean oinarritzen dena, nahiz ikuspegi teknologikotik nahiz zerbitzuen ikuspegitik eta itsas ingurunetik energia lortzearekin lotuta dagoen edozein motako gailuen edo jardueren garapenari, ebaluazioari, abian jartze eta ustiaketari buruzko ezagutzaren ikuspegitik. Tecnalia-k eta Iberdrola-k (biak ere, Bizkaia Talent-eko kideak) sustatutako enpresa da, olatu-energiaren industria bultzatu nahi duena eta, horretarako, olatuen energiaren bihurgailua garatu dute, ekoiztutako energiaren kostuari eta mantentze-kostuari dagokionez merkatuan onenetako baten gisan lehiatuko duena.

Kultura eta garapena: Ibilbideak

Guztiz zientifikoa eta teknikoa den atalaz gain, kultura-alorrean badira beste ekimen batzuk ere. Horrela, eta Bizkaia Europako kulturaren eta musikaren alorrean erreferente bihurtu nahian, Bizkaia International Music Experience (BIME) sortzen da, musikako profesionalentzako topagunea.

BIME-k merkataritza-garapena, ezagutzen eta esperientzien elkartrukea, negozioaren sorrera eta prestakuntza eta berrikuntza musika-sektorean erraztu nahi ditu, teknologia berrien, modaren eta bideojokoen profesionalak partaide eginez. Horretaz gain, Bizkaian egingo den nazioarte-mailako topaketa honen bultzada aprobetxatu nahi da Lurralde Historikoa Europan kultura- eta musika-erreferente gisa sustatzeko, turismoa erakarriko duen leku gisa, mundu-mailan garrantzia handiko emanaldien egoitza gisa, aberastasuna eta jarduera ekonomikoa sortuko dituen topaketa izateaz gain.

bime

Euskadiko proiektu errefentereak

Egiaztatu ahal izan dugu, Bizkaiak Europa-mailan berebiziko garrantzia duten bi proiektu dituela eta, Euskadik, oro har, ildo beretik jarraitzen duela. Horrela, Eusko Jaurlaritzak, Europar Batasunaren baitan, euskal lurralde historiko guztien kokapena sendotu nahi dupolitika zientifikoan eta unibertsitarioan erreferente gisa eta, horretaz gain, berrikuntzan eta ezagutzan itun estrategikoak lortu nahi ditu, bere identitate-zeinu bihurtu nahi diren alderdiak. Testuinguru horretan ulertu behar dira euskal gobernuak 2014an industria finantzatzera bideratuko dituen 42 milioi euroak eta Garapen Ekonomikoko eta Lehiakortasunerako Sailaren 415 milioi euroko aurrekontua. Izan ere, Eusko Jaurlaritzatik, azken urteotan, egun jada Europa-mailan erreferente bihurtu diren edo bide horretatik doazen programak eta proiektuak bultzatu dira.

Ildo horretatik, Europar Batasunak Berrikuntzaren Euskal Agentzia(Innobasque) aipatzen du erreferentziazko esperientzia gisa‘Gizarte-berrikuntzaren gida’ argitalpenean Europa 2020ko Estrategiaren baitan. 2008an aurkeztu zenetik, Innobasque gizarte-aldaketarako eta aldaketa ekonomikorako eredu berritzaile gisa planteatu izan da, Euskadi 2030eko berrikuntzan Europako erreferente bihurtuko duten eraldaketa-proiektuetan katalizatzaile izan nahi duena. Bere jarduera-eremuak, besteak beste, Euskadiko eremu ekonomikoa, gizarte-eremua, zientifiko-teknologikoa eta instituzionala barnebiltzen ditu, Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sareko kide diren enpresen, GKEen eta sindikatuen bitartez.

Bestalde, Europako erakundeek Euskadiko Lanbide-Heziketaren (LH) garapena eredu dela deritzote ‘Europa 2020 Estrategia’programaren norabidean doana; horrek Euskadi eta bere eredua LHren abangoardian kokatzen ditu Europan.

Lanbide-Heziketaren Euskal Estrategian nabarmendu diren bi alderdiLHko ikastetxeen eta enpresen arteko harreman estua eta Euskadin garatzen ari den ikastetxe-eredua bera dira. Hainbestekoa da Europako Batzordean sortu duen zirrara, euskal agintariek beren esperientziak erkidegoko foro desberdinetan azaltzea eta egungo erronkei erantzuten dieten beren proposamena azaltzea nahi dutela.

Europan erreferentetzat balio duen batasunaren adibide bat, kasu honetan enpresen artekoa, Mugielec da. Partzuergo hau sektore elektrikoko hamabi euskal enpresa teknologikok osatzen dute, ibilgailu elektrikoa berriz kargatzeko soluzioak eskaintzeko bildu direnak. Euskadi Europa-mailan ibilgailu hibrido eta elektrikoen sarean berriz kargatzeko eta integratzeko ekipoen eta sistemen fabrikazioan(elektrolinerak, leku publikoetan berriz kargatzeak edota etxeetan eta garaje partikularretako aparkalekuetan) erreferente bihurtuko duen proiektua.

Euskal teknologia ibilgailu elektrikoa berriz kargatzeko, zeinak, nazioarte-mailan, oso sektore garrantzitsuan kokatu nahi duen, etorkizun handikoan, enplegu-aukera berriak sortuko dituenean. Horretaz gain, mugikortasun iraunkorrari bultzada emango dio eta, ondorioz, hots- eta ingurumen-kutsadura murriztuko ditu.

Talentua erakarri, eutsi eta lotzen dugu Bilbo-Bizkaiko eremuan, Euskadin

Be part of the largest highly professional Network connected to Bilbao - Bay of Biscay and the entire Basque Country

Sartu:

Profesional bat naiz Organizazio bat naiz
Gure laguntzaileak Gure laguntzaileak BBK BEAZ CICBioGune Universidad de Deusto Bizkaia.net Tecnalia Idom ITP Sener EHU Iberdrola Mondragon Corporation
×
×