Bizkaia Talent

Zergatik Euskadi

Euskadi zain duzu

Nortasuna

Bertsolaritza, euskal ahozko literatura

Bertsolaritza euskal kulturaren alderdi antzinakoenetakoa eta idiosinkratikoenetako bat da. “El arte del bertsolarismo: realidad y claves de la improvisación oral vasca” (Bertsolaritzaren artea: euskal ahozko inprobisazioaren errealitatea eta gakoak) obrak, Joxerra Garzia, Andoni Egaña eta Jon Sarasuak eginak, fenomenoa “abestuz, errimatuz eta neurtuz egindako diskurtsoa” moduan definitzen dute.

Bertsolaria euskaraz bertsoak inprobisatzen dituena da, beste arerio baten (edo bat baino aurkari gehiagoren) aurka lehiatzen dena.Gaur egun munduan ezagutzen diren gainerako inprobisatzaileek ez bezala, musika-tresnen laguntzarik gabe jarduten du, bertsoaren bidez gai bat bat-batean interpretatuz; konplexua da eta ahapaldiaz, oinaz eta errimaz osaturik dago.

Adimen-arintasuna funtsezkoa da, bertsolariak bertsoa botatzeko segundo batzuk baino ez baititu; gainera, bere aurkariak erabilitako azken hitzak markatuko du errima.

Jone Miren Hernandez, EHUko Gizarte Antropologiako irakasleak, bertsolaritzaren izaera laguntzailea ere azpimarratzen du, non, entzuleak, jakitunak, jarraitzaileak eta zale amorratuak, ezinbesteko eragileak diren. “Hain zuzen, bertsoak zentzua jendearengana iristen denean hartzen du” dio.

Jatorria

Bertsolaritza inprobisatua, egun ulertzen dugun moduan, XIX. mendekoa bada ere, sustraiak historiaurrean dituen jarduera da.

Gure antzinako iraganera atzera eginez, jada IX. mendean, Al-Makari historialari arabiarrak euskal emakumezko esklaboen “ahots, heziketa eta kultura bikainari” aipamenak egin zizkion eta Esteban Garibay historialariak XIV. mendea “emakume inprobisatzaileen” mende gisa identifikatu zuen.

1452koak dira, Bertsolaritzaren dat-basea web orrian aipatzen denaren arabera, ahozko tradizio inprobisatuaren “ezbairik gabeko” gizarte-presentziari buruzko lehenengo aztarnak. Eta hori gutxi balitz, Bizkaiko Foruan jaurerriko emakume inprobisatzaileei egindako bi aipamen zuzen jasotzen dira.

Alabaina, bertsolaritza modernoaren hasiera-data ofizialtzat 1801eko otsaila hartzen da; 4.000 ikusle inguru Billabonan, herriko plazan, Juan Ignazio Zabala (Amezketa) eta Jose Joaquin Erroicena “Txabalategi” (Hernani) bertsolarien arteko erronka ikustera bildu zirenean. Bost ontza urre zeuden jokoan eta bi orduz luzatu zen lehiaren ondoren berdinketarekin amaitu zen.

Bizi-bizirik dagoen tradizioa

Bertso eskolek eta Euskadiko ikastetxe askotan sortutako tailerrek gure herriaren kultura-adierazpen garrantzitsuenetako honen garrari goraldian eusten diote.

“Horien lanari esker, euskararen ezagutza eta jendaurrean komunikatzeko gaitasuna hobetzea lortzen da. Eta, horretaz gain, jarduera dibertigarri eta parte-hartzaileaz gozatzeko aukera ere ematen du” dio Miren Josune Ariztondo Bizkaiko Foru Aldundiko Kultura Diputatuak.

Bertsolarien Txapelketa Absolutua

Txapelketa hau, duela urte batzuetatik hona, Bertsozaleen Elkarteak antolatzen du. Jatorriz, 1935ekoa bada ere, erregularki, 1982tik aurrera egin izan da, zehazki, lau urtetik behin. Andoni Egaña izan da protagonista handietako bat, 1993rik 2005era bitartean bera izan baita txapelduna.

Talentua erakarri, eutsi eta lotzen dugu Bilbo-Bizkaiko eremuan, Euskadin

Be part of the largest highly professional Network connected to Bilbao - Bay of Biscay and the entire Basque Country

Sartu:

Profesional bat naiz Organizazio bat naiz
Gure laguntzaileak Gure laguntzaileak BBK BEAZ CICBioGune Universidad de Deusto Bizkaia.net Tecnalia Idom ITP Sener EHU Iberdrola Mondragon Corporation
×
×