Bizkaia Talent

Zergatik Euskadi

Euskadi zain duzu

Nortasuna

EiTB. Euskal irrati eta telebista publikoa

Euskal kultura bultzatzeko eta babesteko inplikazioa etengabea izan da Euskadin. Erakundeak euskal identitate-zeinuei eusteaz arduratu dira eta, horregatik, 1982ko maiatzaren 20an, Eusko Legebiltzarrakaho batezEuskal Irrati Telebista (EiTB),euskal telebista publikoa, sortzeko Legea onartu zuen,informatzeko eta euskararen garapenean laguntzeko jaio zena.

Bere 30 urtetik gorako historian, EiTB-k sendotzea etaEuskadiko lehenengo komunikazio-talde bihurtu arte bilakatzea lortu du. Sei telebista-katek, bost irratik eta web batekosatzen dute, Bizkaiko, Gipuzkoako eta Arabako hiru Lurralde Historikoetan audientziarik handiena duen komunikabideetako bat izanik.

Euskal Telebista (ETB11982ko abenduaren 31n hasi zen emititzen, Euskadi Irratiak –taldeko irrati aitzindaria– azaroaren 23an irten eta gutxira. EiTB dena euskaraz emititzen hasi zen euskal hizkuntzaren erabileraren normalizaziorako ezbairik gabeko bokazioaren seinale. Urte batzuk beranduago, 1986ko maiatzaren 31n,ETB2 jarri zen ‘airean’, sorreran zuen izaera anitzaren beste isla bat eta, horrekin batera, gaztelaniazko emisioak hasi ziren.

Bere bi ‘bandera-ontziez’ gain, taldeak ETBSat eta Euskal Kanalaere baditu, beste herrialde batzuetan bizi diren euskal komunitatearekin batzeko zubitzat balio dutenak; ETB3, haurrei eta gazteenei zuzendutako kanala da eta ETBK, berriz, kirol-edukiak eskaintzen dituen kanala, ‘herri kirolei’edo euskal kirol tradizionalei estaldura handia ematen diena.

Ikusi, entzun, parte hartu…

Taldearen beste atal nagusi bat irratiek osatzen dute: Euskadi IrratiaRadio EuskadiRadio VitoriaGaztea eta EiTB Musika, bertako kutsua eta hurbilekoa duten irratiak, genero eta estilo sorta zabala osatzen dutenak; erabiltzaileek horien arten aukeratu dezakete, bai euskaraz bai gaztelaniaz.

Modu berean, komunikabideen munduari Internetek ireki dizkien konta ezin ahala aukera nabarmendu behar dira, bereziki,ikuslen/entzuleen interaktibotasunari aipu egiten dion atalean.Eitb.com da zentzu horretan taldeak egindako apustu handia ‘plater nagusi’ ikus-entzunezko edukiak dituen web orria eta blog, gizarte-sare, erabiltzaileen partaidetzarekin apaintzen ari da. Erabateko aukeratzeko askatasuna eskaintzen du eitb nahieran kanalak. Gainera, taldeko komunikabiderik ezagunenetarikoa da, 1.330.000 erabiltzaile bakarrekin (2014ko iraila) Zabalkundearen Justifikaziorako Bulegoak (OJD) egiten duen auditoriaren arabera.

Iurretatik a Bilbora

EiTB taldearen egoitza, hasiera batean, Iurretan (Durangon) kokatu zen eta 2007an, Bilboko eraikin handi eta moderno batera lekualdatu zen, taldeko hainbat enpresa (Eusko Irratia, ETB eta EITBNET) dauden tokira. Egun euskal telebista publikoak hartzen duen tokia Bilboko hiriaren beste ikono batena izan zen, Bilboko Nazioarteko Erakustazokarena, hain zuzen, zehazki, 7. eta 8. pabiloiak.

Guztira, 31.000 metro karratu okupatzen ditu eta gune desberdinetan banatuta dago, non, diseinu argia eta kristalezko hormez hornitua bilatu den. Horien artean, “edukien erredakzioa” nabarmentzen da, 3.000 metro karratuko azalerarekin; bertan, aldi berean, 300 lagunek egin dezakete lan; espainiar estatuko handiena da.

etb_interior

Etorkizuna

EiTB-k sortu zeneko balore eta printzipio berdinekin begiratzen du aurrera eta, era berean, etorkizuneko erronkei aurre egiteko erreformak planteatzen ditu. Euskal komunikazio-taldeak bertako ekoizpenaren aldeko apustu estrategikoari sendo eusten dio eta horrela adierazi du 2013-2016rako Plan Estrategikoan eta euskarazko kanalei bultzada ematea proiektatzen du.

Bere estrategiak hizkuntza hedatua gaztelania duten komunikabideetan euskararen ikuspen handiagoa eskaintzean datza, euskal hiztunen (euskaldunen) audientzia urtean %10 haztea lortzeko euskarazko edukien kontsumoen metaketan.

Gainera, eraginkortasun handiagoa lortzeko lau urtez berregituratzen jardunda, EiTB-k proiektu sendo eta iraunkorraren estatusa lortu du, gizarte-kohesioa, euskararen normalizazioa eta euskal kulturaren eta ekonomiaren sustapena bultzatzeko tresna paregabea izanik.

Talentua erakarri, eutsi eta lotzen dugu Bilbo-Bizkaiko eremuan, Euskadin

Be part of the largest highly professional Network connected to Bilbao - Bay of Biscay and the entire Basque Country

Sartu:

Profesional bat naiz Organizazio bat naiz
Gure laguntzaileak Gure laguntzaileak BBK BEAZ CICBioGune Universidad de Deusto Bizkaia.net Tecnalia Idom ITP Sener EHU Iberdrola Mondragon Corporation
×
×