Bizkaia Talent

Albisteak

12. Be Basque Talent Conference: Paris 2019

Map Unavailable

Data/Ordua
2019/10/26
8:45 am - 7:30 pm

Lekua
New Cap Event Center

Kategoriak No Categorías


Be Basque Talent Conference urtean behin egun oso batez ospatu ohi den jardunaldia da. Ekitaldi honetan parte hartzen duten profesionalek, lurraldearen egungo zein etorkizuneko egoera sozioekonomiko eta zientifiko-teknologikoa ezagutzeko aukera izango dute. Era berean, talentuaren mugikortasunaren inguruko gaiak eztabaidatu, tailer tematikoetan parte hartu eta ekitaldira bertaratutako euskal erakundeen ordezkariekin zuzenean hitz egiteko aukera izango dute.

Horrez gain, nazioartean esperientzia duten profesionalen gaitasun tekniko zein bestelakoak ezagutzeko aukera paregabea izango dute euskal erakundeek, euren erakundearen gaineko gaur egungo eta etorkizuneko zuzeneko informazioa elkartrukatuko dute, eta bertan ibilbide profesionala garatzeko eskaintzen dituzten aukeren berri ere emango dute.

Laburbilduz, balio erantsi handiko eta giro atsegineko harreman profesionalak ezartzeko aukera ematen du topaketa honek.

+ info eta erregistroa: www.bebasquetalentconference.eus

 

Talentua erakarri, eutsi eta lotzen dugu Bilbo-Bizkaiko eremuan, Euskadin

Be part of the largest highly professional Network connected to Bilbao - Bay of Biscay and the entire Basque Country

Sartu:

Profesional bat naiz Organizazio bat naiz
Gure laguntzaileak Gure laguntzaileak BBK BEAZ CICBioGune Universidad de Deusto Bizkaia.net Tecnalia Idom ITP Sener EHU Iberdrola Mondragon Corporation
×
×