Bizkaia Talent

Albisteak

Relocation Zerbitzua: Euskal emakumeak eta Baserria – Landetxo Goikoa (Mungia)

Map Unavailable

Data/Ordua
2018/03/17
10:15 am - 5:00 pm

Kategoriak


Euskadin, emakumeek funtsezko zeresana izan dute baserriaren garapenean. Emakumeek euskal testuinguru kulturalean dituzten zeresana eta garrantzia ez dira antzematen Europako mendebaldeko beste giza talde kultural batzuetan. Baserriaren inguruan, bizimodua bera eta ingurunearekin harremanetan egoteko modu berezia egituratzen dira. Landa-inguruneko emakumeek nekazaritzan lan egiten zuten, eta, horrez gain, etxea nahiz familia zaintzen zituzten. Era berean, etxekoandreak* egindako erritu erlijiosoak ere nabarmendu behar dira, familiarekin lotutako lan espiritualaz arduratu eta arbasoen oroitzapenari eusten ziolako.

Hori guztiori dela eta, Landetxo Goikoa – Olentzeroren Baserria (Bizkaiko baserri antzinakoena) bisitatzeko gonbita egin nahi genizueke. Horrela, emaginak eta belar-biltzaileak, “zientziako” emakumeak ezagutu ahal izango ditugu. Izan ere, gizarte osoaren osasuna zaintzeko besteko jakintza zeukaten. Era berean, euren jakintzak emakumeen bidez belaunaldiz belaunaldi igortzeko ardura ere bazuten. Jendeak bete-betean errespetatu eta ondratzen zituen emakume horiek. Baserria bisitatuko dugu, eta, horrez gain, tailerretan ere parte hartu ahal izango dugu, euren bizitza ezagutzeko eta baserriko bertako sendabelarrez xaboiak, olioak zein ukenduak egiteko.

*Matriarka, kudeatzaile ekonomiko soziokulturala.

EGUTEGIA:

  • Eguna: martxoak 17, larunbata
  • Elkargunea: Elcano 5 (Artipiel)
  • Ordua: 10:15

JARDUERAREN EGITARAUA:

  • 10:30 Irteera: Elcano 5 – Bilbo (Artipiel)
  • 11:00 Helduera: Landetxo Goikoa – Olentzeroren Baserria (Mungia)
    • Antzeztutako bisitaldia
    • Xaboien, baltsamoen… tailerrak
  • 14:15 Bazkaria inguruko ohiko jatetxean
  • 16:30 Irteera Bilborantz
  • 17:00 Helduera Bilbora

Prezioan sartutakoa: Mungia eta Bilbo arteko joan-etorriko autobusa, antzeztutako bisitaldirako eta tailerretarako sarrerak, bazkaria eta itzultzailea.

Talentua erakarri, eutsi eta lotzen dugu Bilbo-Bizkaiko eremuan, Euskadin

Be part of the largest highly professional Network connected to Bilbao - Bay of Biscay and the entire Basque Country

Sartu:

Profesional bat naiz Organizazio bat naiz
Gure laguntzaileak Gure laguntzaileak BBK BEAZ CICBioGune Universidad de Deusto Bizkaia.net Tecnalia Idom ITP Sener EHU Iberdrola Mondragon Corporation
×
×