Bizkaia Talent

Albisteak

Relocation Zerbitzua: Lekeitio eta Pilota

Map Unavailable

Data/Ordua
2018/05/05
10:00 am - 5:30 pm

Kategoriak


Bizkaiko Golkoko mutur batean, Lea ibaiaren bokalean, Lekeitiok harribitxi gotiko garrantzitsuak, marinelen baserri bat eta hondartza zabalak biltzen ditu. Horiek, ederrak benetan, San Nikolas uharteari begira daude, zeinetara, itsasbehera dagoenean, oinez hel daitekeen. Kantauri itsasoaren ertzean dago marinel-kutsu handiko baserria, bere jatorri arrantzalea islatzen duena. Euskal Herriko arkitektura tradizionaleko ale honen ondoan, harribitxi gotikoak daude, Lekeitioko Andra Mariaren Jasokundearen Basilika, kasu.

Izango dugu astia herri zoragarri hau ezagutzeko. Lehenik, baina, bazkaldu aurretik, Euskal Herriko kirol tipikoenetako bat ikusteko aukera izango dugu: pilota. Bai, pilota —larruz bilduriko egur-puska bat besterik ez dena― hormigoizko pareta baten kontra jotzean datzan kirol hori! Lekeition, Santi Brouard izeneko trinket-erako pilotalekua dute, non, bere ezaugarri bereziak direla eta, arau egokitu samarren arabera jokatzen duten.

PROGRAMA:

  • Eguna: 2018ko maiatzaren 5a, zapatua
  • Lugar de encuentro: Elkano kalea, 5 (Artipiel)
  • Ordutegia: 10:00-17:30
  • Prezioa: 20€ laguneko (haurrak 10€)
  • Inskripzio-epea: maiatzaren 2a, 14.00ak baino lehen
  • Prezioaren barnean dago: Bilbo eta Lekeitio bitarteko joan-etorria autobusez eta bazkaria pilotalekuko aterpetxean
  • Elikadura-intolerantziarik izanez gero, jakinarazi izena ematean, mesedez
  • Ordainagiria helbide honetara bidali: mobility@bizkaiatalent.eus

Talentua erakarri, eutsi eta lotzen dugu Bilbo-Bizkaiko eremuan, Euskadin

Be part of the largest highly professional Network connected to Bilbao - Bay of Biscay and the entire Basque Country

Sartu:

Profesional bat naiz Organizazio bat naiz
Gure laguntzaileak Gure laguntzaileak BBK BEAZ CICBioGune Universidad de Deusto Bizkaia.net Tecnalia Idom ITP Sener EHU Iberdrola Mondragon Corporation
×
×