Bizkaia Talent

Zergatik Euskadi

Euskadi zain duzu

Etorkizuneko apustua

Bilbo eta Bizkaia bikain beren erakunde publikoen gardentasunean

Bizkaiko Euskal Lurralde Historikoak eta bere hiriburuak, Bilbok, harro esan dezakete beren gardentasunagatik, kudeaketagatik, plangintza estrategikoagatik eta eraginkortasun ekonomikoagatik hainbat sari jaso dituztela. Hain zuzen, funtsen kudeaketa bikaina eta zorrik gabeko egoera (zero zorra) izan dira Bilboko Udalari EPSA 2011Sektore Publikoaren Europako Saria ematearen arrazoiakzorroztasun ekonomikoan eta aurrekontu estrategikoetan oinarritutako kudeaketa politikoa bere proiektuagatik.

2011n Bilbon alkate zegoen Iñaki Azkunak sari horrek “gure kudeaketari ematen zaion onespena” eta, kanpotik, “hiri seriotzat gauzkatela” adierazten du. “Oso garrantzitsua da Europan zorroztasun ekonomikoagatik saria eman izana, are gehiago krisi garai honetan”.

Xede nagusia hirian bizi-kalitate ona ziurtatuko duen etorkizuneko proiektu bat lortzea da baliabide publikoen kudeaketa onaren eta ondo gobernatzearen bitartez. Eta Bilbok hori sobera lortu duela frogatu du.

Sari garrantzitsu honek Bilboko Udalaren lanari prestigioa ematen dio nazioarte-mailan eta lorturiko beste batzuei gehitzen zaio, horien artean, espainiar estatuko udalik gardenenen rankinean lehenengo lekua lortzea laugarren urtez jarraian, Udalen Gardentasun-Indizearen (UGI) arabera.

UGI 2012ren azken edizioan lortutako batez besteko puntuazioak 2010eko ediziokoak baino altuagoak izan dira eta nabarmen altuagoak 2008an eta 2009an egindakoetan lortutakoak baino.

Kudeaketan gardentasuna gaian Udalbatzak egindako azpimarratu beharreko beste ahalegin bat hiri adimendunaren ziurtagiria lortu izan da, 2015ean lortzen duen espainiar estatuko lehenengo erakunde publikoa izanik.

Hirien Nobel Saria

Baina ez dira lortutako sari bakarrak: Bilbok 2010ean SingapurrekoUrban Redevelopment Authority-k Nobel fundazioarekin lankidetzan ematen duen Lee Kuan Yew World City Prize de 2011 Saria lortu zuen, hirien Nobel saria litzatekeena, industria ondorengo hiri batek metropolira egindako hiri-eraldaketa sakona, Bilbao Ría 2.000 elkartearen bitartez gauzatua, aitortuaz.

Lee Kuan Yew, Singapurreko lehen ministroak Iñaki eman zion Azkuna alkateari sari hau. Bilbo mundu osoko beste 78 hirirekin lehiatu zen.

Munduko Alkate Onenaren Saria

Hain zuzen, 2012an, Fundación City Mayors fundazioak ematen duen Munduko Alkatearen Saria eman zioten Iñaki Azkunari Bilboko Udalean egindako lanagatik eta hiribilduak azken urteetan bizi izan duen hiri-eraldaketa aitortu zaiolako. Hautaketa horretan berebiziko garrantzia izan zuen tokiko administrazioaren gardentasunak eta hiriburu bizkaitarrean azken urteetan egindako kudeaketa ekonomikoak.

Saria eman ziotenean, Azkunak adierazi zuen Bilbok jasan duen eraldaketa, batez ere, “bilbotarren pazientziaren, pertseberantziaren eta nekaezintasunaren emaitza izan dela; “zeregin nekeza” izan da industria-hiri hau leku “garbi, gardenago eta zerbitzuen hiri bihurtzea”.

Fundación City Mayors fundazioak alkatearen kudeaketari egiten dion aintzatespenari dagokionez, Azkunak “Bilbo ahalik eta gardenena izan dadin saiatu dela” ziurtatzen du eta hiriak zorrik ez edukitzea (zero zorra) lortu dela azpimarratzen du. “Fiskalki oso urte onak izan ditugu eta zorrak kitatuz joan gara eta ondo joan zaigu” zehaztu zuen.

Gogora dezagun ere, 2011n Bilbo 2014ko Diseinuaren Munduko Hiriburu (WDC 2014) bilakatzeko hiru hautagai finalisten artean egon zela; 24 herrialdetako 56 hirik hartu zuten parte lehiaketa horretan. Azkenean, Lurmutur Hiriak (Hego Afrika) eskuratu zuen saria.

Bizkaiko Foru Aldundia, erakunderik gardenena

Saritu bakarra ez da Udala izan. Bizkaiko Foru Aldundia lehenengo postuan dago 2015eko INDIP Aldundien Gardentasunaren Indizean, Huelva, Palentzia, Tarragona eta Valladolideko aldundiekin batera, 100 puntuko eskalan 100 puntuko emaitza lortu du-eta.

INDIP indizea Espainiako Nazioarteko Gardentasuna erakundeak egiten du, 80 adierazleren bidez estatuko 45 aldundiren gardentasun-maila neurtzeko. Bertan, hain zuzen ere, foru-aldundiak, Balearretako consellak eta Kanarietako kabildoak hartzen dira kontuan.

diputacion_bizkaia500x30

GKEak laurogei adierazle ebaluatzen ditu, non, besteak beste, bost eremu zehatz sartzen diren, hots, informazio ekonomikoa, herritarrekin dituzten harremanak, gardentasun ekonomiko finantzarioa, zerbitzuen eta zerbitzuetako materien kontratazioa eta udalerriei emandako laguntza.

Talentua erakarri, eutsi eta lotzen dugu Bilbo-Bizkaiko eremuan, Euskadin

Be part of the largest highly professional Network connected to Bilbao - Bay of Biscay and the entire Basque Country

Sartu:

Profesional bat naiz Organizazio bat naiz
Gure laguntzaileak Gure laguntzaileak BBK BEAZ CICBioGune Universidad de Deusto Bizkaia.net Tecnalia Idom ITP Sener EHU Iberdrola Mondragon Corporation
×
×