bizkaia:talent

Euskadi zain duzu

Ezagut gaitzazu

Euskal kostaldea, surfaren Europako hiriburua

Email This Page

Euskadik, 200 kilometrotik gorako luzeradun kostalde paregabea edukitzeaz gain, surfaren potentzia garrantzitsua da eta kirol horren Europa eta mundu mailako erreferentea. Halaber, 50 bat surf txapelketa jokatzen dira Euskadin, tartean, maila goreneko nazioarteko hainbat norgehiagoka. Euskal kostaldeko olatuei zor diegu hori, nabarmentzekoa da Mundakako ezkerreko olatua, baita nazioarteko rankingetako lehen postuak betetzen dituzten euskal surflarien kalitateari ere.

Zonaren arabera, aldakorrak dira uhinaldiak eta hondartzaren ezaugarriak. Hala ere, Bizkaiko eta itsasoa daukaten gainerako euskal lurraldeetako kostaldeak, Gipuzkoa eta Lapurdikoak, alegia, kirol horretarako ezin hobeto egokitutako hondartza zoragarriak dauzkate.Honakoak dira garrantzitsuenak:

Bizkaian

Mundaka

M

Mundaka herri txikia da, Urdaibaiko Biosfera Erreserbankokatuta dago (Bilbotik 30 minutura); gainera, edertasun paregabea eskaintzen digu eta surf munduan ikono garrantzitsu bihurtu da.Mundakako ezkerreko olatu zoragarria Europako onentzat jotzen da eta munduko hamar garrantzitsuenen artean dago.  Olatu horren perfekzioa hondarpe sendo bati zor zaiola esaten da, olatu luze eta tubularrak eskaintzen dituena, bost metroko altuerara arte iritsiz. Olatu berezi horiei esker, Mundakan maila goreneko munduko txapelketa jokatu da hamarraldi oso batean zehar.

Hala ere, neguko hilabeteetan gehitu egiten da surfa egiteko aukera, %50 gainditu arte eta, urtarrilean, zehazki, era horretako olatu asko egoten da eta surfa egiteko aukera eskaintzen duten egunak %62 izatera iristen dira. Hainbat adituk dioenez, hain mugatua izateak egiten du ezkerreko olatua bakarra eta berezia; izan ere, itsasoaren, haizearen eta uhinaldien baldintza egokiak ematen direnean, hiru ordu eskas iraun arren, ikuskizuna ikaragarria izaten da.

Orain dela gutxi, Mundakako udalerriak ‘surfeko erreserba’ izendatu du bertako ezkerreko olatu ospetsua, Europako onenetakoa, udalak jakinarazi duen bezala. Izan ere, horren inguruko “jendaurreko adierazpena” egin du gaurko osoko bilkuran.

Horren bidez, Bizkaiko udalerriak “jendaurrean aitortuko ditu bertako itsasbazterreko urautsiaren bikaintasuna eta natura, kirol, gizarte, ekonomia eta kultura arloko baliabide eta ondare moduan daukan balio berezia”. Mundaka Urdaibaiko Biosferaren Erreserba bete-betean dago kokatuta, eta “altxorra izango balitz bezala” zaintzen du “surfeko munduko erreferentea den bertako ezkerreko olatu ospetsua”. Bere ustetan, gainera, ekimen horren bitartez, “ezohiko baliabide natural hori aitortzeko, ondare bihurtzeko eta birbaloratzeko tresna” izango du udalerriak.

Bizkaiko udalak “Mundakako balio natural eta kulturalak babesteko udal-estrategiaren” barruan kokatu du adierazpen hori, eta, bere iritziz, “lehenengo urratsa izan liteke etorkizunean Euskadiko Surfeko Erreserben Sarea eratu ahal izateko”.

OLA IZQUIERDA MUNDAKA

Sopelana y La Salvaje

A

Uribe Kosta eskualdean dago Sopela udalerria, Bilbotik 20 minutura; surfa urte osoan zehar da protagonista herri honetan. Labarren gainetik eskaintzen duen ikuspegia paregabea izateaz gain, Sopelak surfa maite dutenentzako primerako hondartza handi eta ederrak dauzka.

Sopelarrek diotenez, Bizkaiko kostaldean, Sopelan ikusi zen lehendabizikoz surfer bat, 1964. urte inguruan. Hala ere, olatuekin gozatzeko hondartzarik preziatuena Barinatxe hondartza da, “La Salvaje” izenarekin ezagutzen dena, Getxo eta Sopela udalerriek partekatzen duten 752 metroko luzeradun hareatza.

Hondartza horretako itsas hondoa hein handienean hondarrezkoa den arren, eskumako aldean “La Triangular” deritzon eremu harkaiztsu bat ere badago. Uhinaldiei dagokienez, olatuak pikotx ugarikoak dira eta, beraz, egokia da hasiberrientzako zein entrenatzeko.

Gipuzkoan

Zarautz

Zarautz aipatzen dugunean (Bilbotik ordubete eskasera), surfari lotutako Gipuzkoako herririk garrantzitsuenaz ari gara, Aritz Aranbururen mailako surflariak eman dituena, surfaren maila gorenera iristea lortu duten Europako kirolari bakarrenetako bat.

Euskadiko hondartza handienetako bat izateaz gain, Zarauzko uhinaldia kostaldearekiko olatu perpendikularrean oinarritzen da, batez ere. Baldintza atmosferikoak txarrak izan daitezkeen arren, normalean, serie nahiko beti-berdintsuetan sortzen dira olatuak eta “eskuineko olatu” izenarekin dira ezagunak.

Donostia

Gipuzkoako hiriburuaren kasuan (Bilbotik ordubetera), Zurriolakohondartza da surferako ezagunena; urte osoan zehar olatu biziakizateagatik nabarmentzen da, batez ere. Era berean eskumara eta ezkerrera apurtzen diren olatuekin, Euskadin surfa egiteko hondartza onenetako bat da. Gainera, hirigunean dagoenez, hondartzarik preziatuenetakoa da bainulari zein surflarien artean.

Lapurdin

Biarritz

b

Biarritzeko hondartza (Bilbotik ordu eta erdira) 50eko hamarraldian surfa Europan sartu zuen lekua dela esaten da. Peter Viertel estatubatuarra izan zen bere simetria eta perfekzioagatik “Les Rouleaux” bezala definitu diren olatuen gainean ibiltzen lehena, 1957an.

Gaur egun, surferako leku berezia izateagatik ezaguna da eta mundu guztiko surflariak erakartzen ditu; izan ere, herri txiki honek, hondartza ikusgarria eta surf denda ugariz gain, Cite de l’Océanbezalako lekuak ere eskaintzen ditu.

Halaber, apiriletik azarora, Biarritzek hasiberrientzako zein haien teknika hobetu nahi duten esperientziadun surflarientzako ondo prestatutako 10 surf eskola hartzen ditu. Gainera, prestigiodun kirol-marken babesa dauka, baita Lee Ann Curren surflari ezagunaren ikonoa ere; Curren Biarritzen jaio zen eta Tom-en alaba da, 80 hamarraldiko ‘Kelly Slater”arena.

Txapelketak

Euskadin era guztietako txapelketak egiten dira urtaroaren arabera,lokalak, probintzia mailakoak eta eskualdekoak, baita nazioarte mailakoak ere.

Udako hilabeteetan, esaterako, urteko beste garai batzuetan baino txapelketa gehiago jokatzen da. Halaber, kaxet handiagoa duten eta mundu mailan ezagunagoak diren txapelketak gailentzen dira. Kasu horietan, Sopela eta Zarauzko hondartzak dira preziatuenak, WQS 6* edo IBATOUR M&W txapelketen mailako nazioarteko txapelketekin.

C

Bestalde, Donostia ere aukera handia egoten da. ASP 3* PRO JUNIORbezalako txapelketa ezagunak jokatzeaz gain, Surf Film Festival bezalako jaialdi garrantzitsuak ere ospatzen dira; jaialdi horretan, olatuak hastapeneko doako jardunaldiz, eguneko zein gaueko surf jaiez eta argazki erakusketez bustitzen dira, besteak beste.

Biarritzen, bestalde, Roxy Pro txapelketa jokatzen da uztailaren 10etik 14ra, emakumeen longboard txapelketa; munduko 17 surflari onenak lehiatzen dira, tartean, Lee Ann Curren.

C

Udazken eta neguko denboraldietan txapelketa gutxiago jokatzen den arren, eskualde mailako txapelketa garrantzitsuak egoten dira, hala nola, EHSF Surf, urrian eta abenduan. Baina edozein garai da ona surf-ohola hartu, Kantauriar itsasoan sartu eta olatuen gainean ibiltzeko.

Gure laguntzaileak Gure laguntzaileak BBK BEAZ CICBioGune Universidad de Deusto Bizkaia.net Tecnalia Idom ITP Sener EHU Iberdrola IK4 Mondragon Unibertsitatea
×
×