BIZKAIA BBK PROGRAMA
BBK-k eta Bizkaiko Foru Aldundiak Bizkaia BBK Programaren hirugarren edizioa abiatu dute, lurraldeko talentuari beste bultzada bat emateko eta, horrela, modu erabakigarrian laguntzeko profesionalak prestatzen, hainbat sektore estrategikotan jardun dezaten: big data, energia, aeronautika, hub finantzarioa eta automobilgintza.
BBK-k eta Bizkaiko Foru Aldundiak Bizkaia BBK Programa eskatzeko epea ireki dute.
XEDEA
BIZKAIA BBK Programaren xedea unibertsitateko titulua duten gazte bizkaitarrak munduan erreferente diren zentroetan prestatzea da, modu erabakigarri eta eraginkorrean lagundu dezaten Bizkaia hobea eta prestatuagoa eraikitzen etorkizunari bermez aurre egin ahal izateko, eta hori lehentasunezko sektore gisa identifikaturikoetan (Big Data, Energia, Aeronautika, Finantza Huba, Automobilgintza eta Zilarrezko Ekonomia) eraginez.
DEIALDIAREN EPEAK
Eskabideak eta dokumentazioa jasotzea: 2020ko urtarriletik 2020ko martxoak 13ra
Azken erabakia: 2020ko apirilean – maiatzean
Onuradunekin konpromisoak izenpetzea: 2020ko maiatzean – ekainean
Izangai hautagarriak berehala onartuko dira, deialdia itxi arte itxaron gabe programara atxikitako unibertsitate eta enpresekin hautaketa-prozesuari hasiera eman ahal izateko. Hobe da eskabidea ahalik eta lasterren egitea, eskabidea ebaluatzeko prozesua laburragoa izan dadin.
PRESTAKUNTZA-IBILBIDEEN DESKRIBAPENA
1. fasea: Prestakuntza espezializatua nazioartean erreferentziazko zentroetan
Hautaturiko pertsonek Graduondoko titulua lortzeko ikastaroan parte hartuko dute ardatz estrategiko bakoitzari esleituriko erreferentzia-zentroetan. Sektore horretan lider diren enpresek identifikaturiko erronkei erantzungo dieten alor espezifikoen ezagutzan sakontzera zuzenduta egongo da ikastaroa. Graduondoko prestakuntza nahitaez aurrez aurreko eta dedikazio osoko modalitatean egin behar du hautagaiak.
2. fasea: Bizkaiko enpresetan laneratzea
Aurretiazko prestakuntza-fasea amaitu ostean eta graduondoko titulua lortuta, hautagaia Bizkaiko erreferentziazko enpresa batean sartuko da, egin duen prestakuntzari dagokion lehentasun-arloan. Lan-kontratuak gutxienez 2 urtekoa izan behar du, eta enpresak goi-mailako tituludun bati eskaintzen dizkion lan-baldintzen baliokideak eman beharko dizkio, eta betiere lanaldi osokoa izango da.
UNIBERTSITATE AMERIKARRETARA MUGITZEKO PROGRAMA
Bizkaiko Foru Aldundiak, Bizkaiko unibertsitateetako ikasleak unibertsitate amerikarretara mugitzeko programaren 3. deialdia aurkeztu du. Programa horren bidez, bekak emango zaizkie unibertsitateko gazteei, Bizkaiko lurralde historikoko etorkizun handiko gazte horiek nazioarteko prestakuntza egin dezaten, euren prestakuntza hobetu eta egoera global berrira egokituz.
Hona hemen helburua: nazioarteko testuinguruan maila handieneko prestakuntza, jakintza eta gaitasunen garapena sustatzea lurraldeko unibertsitarioen artean, gizarte eta ekonomia globalizatuko erronkak gainditzeko asmoz.
Bizkaiko lurralde historikoko unibertsitateetako ikasleak unibertsitate amerikarretara mugitzeko programak Bizkaiko graduko ikasle unibertsitario gazteak unibertsitate amerikarretan prestatzea dauka helburu.
Hauexek izango dira Euskal Herriko Unibertsitateak, Deustuko Unibertsitateak eta Mondragon Unibertsitateak Bizkaiko graduko ikasleentzat 2020ko deialdirako hautatutako unibertsitate amerikarrak:
- Boise State University
- Nevadako unibertsitateak: University of Nevada, Reno eta University of Nevada, Las Vegas
- Duquesne University
Bizkaiko lurralde historikoko unibertsitarioak unibertsitate amerikarretara mugitzeko 2020ko beken programaren onuradunei emango zaien bekaren kopurua 9.000€-koa izango da lagun eta seihileko akademiko bakoitzarentzat. Gainera, Estatu Batuetan, zure ikasketak doakoak izango dira beraz bekaren zenbateko osoa zure gastuak finantzatzeko zuzendu ahal izango duzu; bizilekua, aseguru medikua, hegaldiak, etab.
Estatu Batuetan seihileko bat egitea desiratzen baduzu, Bizkaian kokatutako campus batean ikasten baduzu eta euskal unibertsitateetako ikaslea bazara jar Bizkaia Talentekin harremanetan edo zure unibertsitateko programako arduradunarekin.