2018 BBK Bizkaia Bekak

HURRENGO DEIALDIA: 2019KO AZKEN HIRUHILABETEAN

Eskaera bete

BBK-k eta Bizkaiko Foru Aldundiak Bizkaia BBK beken bigarren edizioa abiatu dute, lurraldeko talentuari beste bultzada bat emateko eta, horrela, modu erabakigarrian laguntzeko profesionalak prestatzen, hainbat sektore estrategikotan jardun dezaten: big data, energia, aeronautika, hub finantzarioa eta automobilgintza. Batetik, BBKren xedeak dira, besteak beste, kultura sustatzea eta garatzea, ezagutza hedatzea, eta pertsonak prestatzea, horiek aurkezten edo nabarmentzen diren arlo, alderdi edo modalitatea edozein izanda ere; horretarako, ekonomia-jarduera eta kalitatezko enplegua sortzen lagunduko duten ekimenak bultzatzen eta abiatzen ditu. Bestetik, BIZKAIKO FORU ALDUNDIAK, bere apustu estrategikoen artean, gazteak, bikaintasunean oinarrituriko prestakuntza, kalitatezko enplegua eta Bizkaiko ekonomiaren ekonomia-sektore traktoreei laguntza ematea ditu. Era berean, proiektuak BIZKAIA TALENTen laguntza dauka; elkartea Bizkaiko Foru Aldundiak sustatuta dago, eta goi-mailako prestakuntza duten pertsonak fidelizatzeko, erakartzeko eta lotzeko baldintzak nahiz prozesuak sustatzeko eta ahalbidetzeko lan egiten du, Bizkaiko berrikuntzaren eta erakunde, entitate eta enpresen ezagutzaren arloak sustatuz.

BBK-k eta Bizkaiko Foru Aldundiak Bizkaia BBK 2018 bekak eskatzeko epea ireki dute.

XEDEA

BIZKAIA-BBK Beka Programaren xedea unibertsitateko titulua duten gazte bizkaitarrak munduan erreferente diren zentroetan prestatzea da, modu erabakigarri eta eraginkorrean lagundu dezaten Bizkaia hobea eta prestatuagoa eraikitzen etorkizunari bermez aurre egin ahal izateko, eta hori lehentasunezko sektore gisa identifikaturikoetan (Big Data, Energia, Aeronautika, Finantza Huba, Automobilgintza eta Zilarrezko Ekonomia) eraginez.

Eskaera bete

DEIALDIAREN ZUZKIDURA EKONOMIKO OSOA

420.000€

DEIALDIAREN EPEAK:

Bizkaia Talentek fase bakoitzaren epeak luzatu ditzake programaren beharren arabera.

PERTSONA ONURADUNAK

BIZKAIA-BBK Beka Programaz baliatzeko aukera izango dutenak baldintza hauek betetzen dituzten pertsona fisikoak dira:

  1. Bizkaian jaioak edo administrazio-egoitza bertan dutenak, gutxienez eskabideak aurkezteko epea zabaldu aurre-aurreko 12 hilabeteetan.
  2. Graduko unibertsitate-titulazioa, deialdi bakoitzeko hautespen-prozesua bukatu baino lehen lortua
  3. 30 edo 35 urte bete gabe izatea deialdiaren urteko urtarrilaren 1ean (hautagaiek aukeratutako prestakuntza-programaren arabera)

PRESTAKUNTZA-IBILBIDEEN DESKRIBAPENA

1. fasea: Prestakuntza espezializatua nazioartean erreferentziazko zentroetan.

Hautaturiko pertsonek Graduondoko titulua lortzeko ikastaroan parte hartuko dute ardatz estrategiko bakoitzari esleituriko erreferentzia-zentroetan. Sektore horretan lider diren enpresek identifikaturiko erronkei erantzungo dieten alor espezifikoen ezagutzan sakontzera zuzenduta egongo da ikastaroa. Graduondoko prestakuntza nahitaez aurrez aurreko eta dedikazio osoko modalitatean egin behar du hautagaiak.

2. fasea: Bizkaiko enpresetan laneratzea

Aurretiazko prestakuntza-fasea amaitu ostean eta graduondoko titulua lortuta, hautagaia Bizkaiko erreferentziazko enpresa batean sartuko da, egin duen prestakuntzari dagokion lehentasun-arloan. Lan-kontratuak gutxienez 2 urtekoa izan behar du, eta enpresak goi-mailako tituludun bati eskaintzen dizkion lan-baldintzen baliokideak eman beharko dizkio, eta betiere lanaldi osokoa izango da

HAUTAPEN-PROZESUA.

Eskabideak aurkezteko epea amaitu ostean, hautagaiak aukeratzeko prozesua hasiko da, eta merezimenduaren balorazioa eta gaitasuna izango dira prozesuaren printzipio gidariak.

Hautagaien merezimenduaren balorazioa aurrez aipaturiko dokumentu guztietan oinarriturik egingo da.

Gero, programan parte hartzen duten unibertsitateek deialdian planteaturiko baldintzak betetzen dituzten hautagaiak aukeratuko dituzte.

Hautapen-prozesuan azken mugarria hautagaien gaitasuna baloratzea da, eta hori unibertsitateek aukeraturiko hautagaiei elkarrizketa pertsonala eginez burutuko da. Deialdian proposaturiko titulazioetarako postu bat eskaintzen duten enpresekin zuzenean egingo da.

HAUTAPEN-BATZORDEA

Hautapen Batzordean honako hauek egongo dira:

  1. DFB-BFAn edo BBKn eskudun den Zuzendaritzako titularra, edo berak eskuordeturikoa.
  2. Itzulera-fasean hautagaia kontratatuko duen konpainiaren ordezkariak, programan laguntzen duen enpresa horretan ardura-karguak dituztenak.

BEKEN ZENBATEKOA

Beken zenbatekoa lortu nahi den prestakuntza-helburua lortzeko beharrezko gastuak estaltzera zuzenduta egongo da eta ahalik eta gehien aprobetxatuko dira dohaintza ekonomikoa kontuan hartuta (420.000€) eta destino bakoitzean eta garatu nahi diren prestakuntza-programetako bakoitzean dauden bizi- eta sarbide-baldintzak kontuan izanda finkatuko dira.

2. faserako dirua enpresa laguntzaileak jarriko du, eta horren kopurua eta ordaintzeko era aldez aurretik (programa hasi aurretik) hitzartuko da. Hautagaiaren kontratazioa enpresaren partetik graduondoko ikasketen gainditzeari eta honen titulua lortzeari baldintzatuta dago.

Eskaera bete Deskargatu Bizkaia-BBK 2018 Programaren Oinarriak

Gaztelaniazko bertsioarekin edo beste hizkuntzetako bertsioekin arazo edo inkoherentziarik egonez gero, gaztelaniazko bertsioak izango du lehentasuna

In case of conflict or inconsistency with the Spanish version and with versions in any other language, the Spanish version shall prevail

En caso de conflicto o incoherencia entre la versión en español u otros idiomas, la versión en castellano prevalecerá sobre las demás