Bizkaia Talent

Noticias

(EU) Mexikoko erakunde eta enpresen ordezkaritza batek inbertsio aukerak azaldu dizkie euskal enpresei

Mexikoko erakunde eta enpresen ordezkaritza bat Euskadin izan zen, euskal enpresei bertatik bertara azaltzeko zein inbertsio aukera dituzten San Luis Potosí eskualdean. Mexikoko ordezkaritza, San Luis Potosí eskualdeko Ekonomiaren Garapeneko idazkari Fernando Macías buru zuela, Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun sailburu Arantxa Tapiarekin elkartu zen eta bilera horretan, elkarrekin lan egiteko dauden aukera guztiak egiaztatu zituzten. Bestalde, ekitaldi bat egin zen Boroako AIC zentroan eta ekitaldi horretan elkarrekin parte hartu zuten SPRI Taldeko eta ACICAE elkarteko ordezkariek eta balizko inbertsiogileek, zeintzuek bilera pribatuak egin baitzituzten Mexikoko ordezkariekin.

Horrez gain, ordezkari mexikarrek beste bilera bat egin zuten Bizkaiko Zientzia eta Teknologia Parkearekin eta Bilboko Merkataritza Ganberarekin, eta CIE Automotive enpresa bisitatu zuten.

Topaketa horien helburua izan da Euskadin ezagutaraztea San Luis Potosí eskualdeak dauzkan potentzialtasunak, batez ere automozioaren esparruko inbertsiogileentzat. San Luis 2,7 milioi biztanleko Estatu bat da eta Bajío eremuan kokatuta dago, Queretaro eta Guanajuato eskualdeen iparraldean. Hain zuzen, horiek dira euskal enpresa gehien hartzen dituzten bi estatuak.

Kokaleku estrategikoa du Mexikoko ipar-hego korridorean, konexio apartak ditu Mexikoko bi itsasoekin eta trenbide konexioak ere bikainak dira. Tradizio industrial handiko Estatua da, lan-esku kualifikatua duena, eta langileen errotazio maila Mexikoko batez bestekoaren azpitik dago.

Gainera, automozioaren sektore indartsua du. Une honetan San Luis General Motors-ek 120.000 ibilgailu fabrikatzen ditu urtean eta hemendik aurrera 100.000 ibilgailu gehiago fabrikatzea espero du. Gainera, BMW enpresak inbertsio bat onartu du 2019rako.

Mexiko lehentasunezko herrialdeetako bat da Eusko Jaurlaritzaren nazioartekotze estrategiaren barruan, hainbat arrazoi direla medio: bere barne merkatuaren tamaina; Mexikotik inguruko herrialdeetara esportatzeko dauden aukera abantailatsuak (batez ere Estatu Batuetara, baina baita ere Latinoamerikako beste herrialde batzuetara); egonkortasun makroekonomikoa; hazkunde perspektiba interesgarriak eta duela hainbat hamarkadatik Euskadirekin dituen lotura kultural eta ekonomiko estuak.

Merkataritza harremanak

2014an Euskadiren esportazioak 397 milioi eurokoak izan ziren eta inportazioak, berriz, 876 milioi eurokoak. Azken urteotan Euskadi eta Mexikoren arteko merkataritza saldoa defizitarioa izan da, Euskadik Mexikotik inportatzen duen petrolio kopuru handiagatik. 2014an Mexiko 13. herrialdea izan da gure esportazioen jomugen artean  (8. postuan egon izan da) eta seigarren tokian dago Euskadirako inportazioen zerrendan.

Atraemos, retenemos y vinculamos el Talento en el área de Bilbao-Bizkaia, País Vasco.

Be part of the largest highly professional Network connected to Bilbao - Bay of Biscay and the entire Basque Country

Regístrate:

Soy un profesional Soy una organización
Nuestros socios Nuestros socios BBK BEAZ CICBioGune Universidad de Deusto Bizkaia.net Tecnalia Idom ITP Sener EHU Iberdrola Mondragon Corporation
×
×