Bizkaia Talentek laguntza ekonomikoen eta beken programak kudeatzen ditu Bizkaiko arlo estrategikoetan, kualifikazio handiko pertsonentzat.
Bizkaiko sektore estrategikoetan kontratazioa, prestakuntza, ezagutza eta goi-mailako gaitasunen garapena sustatzeko helburuarekin, 8,5 milioi euro baino gehiago bideratu ditugu gure laguntza- eta beka-programetara talentua duten 270 pertsona baino gehiagori laguntza emateko, Bizkaiak egungo eta etorkizuneko erronkei erantzun ahal izango dieten profesionalak izan ditzan, batez ere arlo hauetan: automobilgintza, biozientziak, aeronautika, sormena eta berrikuntza, trantsizio energetikoa, telekomunikazioak, zilarrezko ekonomia, big data eta ekipo-ondasunak.
TALENTUA ERAKARTZEKO PROGRAMA
Talentua erakartzeko programaren helburua da Euskaditik kanpo bizi eta lan egiten duten goi-mailako pertsonen kontratazioa sustatzea, beren ibilbide profesionala Bizkaian garatzen jarrai dezaten.
Laguntzaren zenbatekoa eskaerarekin batera aurkeztutako kontratuak edo kontratazio-proposamen irmoak jasotako urteko soldata finko gordinaren %20 izango da 2024. urtean eta %20 2025ean. Diru-laguntzaren gehieneko zenbatekoa 30.000 euro izango da, guztira.
Kontratatutako profesionalek honako baldintza hauek bete behar dituzte:
- Unibertsitateko gradu-titulua edo lizentziatura edukitzea.
- Lanaldi osoko edo partzialeko lan-kontratu bat edukitzea, lan-harremana enpresa eskatzailearekin 2023ko urtarrilaren 1aren ondoren hasi bada; nolanahi ere, 2024ko irailaren 30ean kontratuak mugagabea izan beharko du.
- Lan kontratua ez izanez gero, kontratazio-proposamen irmoa edukitzea, erakunde eskatzaileak eta kontratatuko den pertsonak sinatuta. Edonola ere, lan-kontratu mugagabea 2024ko irailaren 30erako formalizatuta egon behar da.
- Formalizatutako lan-kontratuak edo kontratazio mugagabeko proposamen irmoak urtean gutxienez 40.000 euroko ordainsari gordina izan behar du.
- Kontratatuko den jardueraren eremuan gutxienez 5 urteko lan-esperientzia izatea.
- Beren lanbide-jarduera EAEtik kanpo egin izana, gutxienez 36 hilabetez, kontratazioaren dataren aurreko 48 hilabeteetan.
Eskabideak aurkezteko epea: 2024ko apirilak 8 – 2024ko irailak 13
Talentua Erakartzeko Programa 2024