Bizkaia Talentek Career Development Centre aurkeztu nahi dizu: gune profesional honetan, Basque Talent Observatory-tik, beste plataforma batzuetatik eta gure plataforman dugun zure lan-profiletik eratorritako milioika datu prozesatuta. Hortaz, funtsezkoa eta beharrezkoa da zure profila zeharo osatuta egotea, gure laguntza jaso ahal izateko. Goi-mailako prestakuntzadun profesionalei dagokienez lan-merkatuaren egoeraren berri ematen diegu Euskadin unibertsitate-titulazioa duten profesionalei; zehazki, informazio hau:
- Zure sektorearen egoera aipatu merkatuan.
- Bertako joerak, eskari handieneko gaitasunak, trebetasunak eta lanbideak nabarmenduta.
- Zure profilera hoberen egokitzen diren Bizkaia Talenten inguruneko eskaintzak.
- Aipatu merkatuan dauden soldata-urkilak.
- Eta askoz gehiago; esaterako, nahi duzun lana lortzeko aukerak areagotzeko zein trebetasun eskuratu edo hobetu behar dituzun jakiteko parada.
- Datozen urteotan beharko diren profilen aurreikuspenak, unibertsitateko ikasketen eta sektorearen arabera.
- Euskadiko bizi-kalitate adierazleen alderaketa, munduko beste eskualde batzuetakoei dagokienez.
Bizkaia Talentek ez du ohiko enplegu-ataririk eskaini nahi; harago joan nahi du. Horretarako garatu ditugun algoritmoak gai dira zure sektorearen egoera ulertzeko, bai eta zeurea ere, segundo gutxi batzuetan; hala, informazio erabilgarria eskaintzen dizugu zure kezka bakarra izan dadin zure helburuak betetzen saiatzea.
Horrez gain, gure xedea da jasotzen duzun aholkularitzak merkatuko estandarrak izatea oinarri. Hori dela eta, zure garapen profesionalari begira eskaintzen dizugun informazio guztia Basque Talent Observatory-ko informazioan oinarrituta dago, ESCO sailkapenaren arabera egituratuta (Europa 2020 estrategiaren baitan, EBko lan- eta prestakuntza-merkatuko trebetasunak, kualifikazioak eta lanbideak sailkatzen ditu).
Imajinatu gure algoritmoek prozesatzen dituzten milaka datuak grafikotan, ezagutza-bloke interaktibotan eta zure lan-ibilbiderako informazio erabilgarriz osaturiko pilula ugaritan islatuta. Guztia, jakina, modu oso bisual eta intuitiboan antolatuta, beharrezko datu guztiak eskura izanik zure etorkizunerako erabakirik onenak har ditzazun.
Gehiago konta diezazukegu gure Career Development Centreren gainean, baina onena da zu zeu sartzea eta garapen profesionalerako aholkularitzaren alorrean izandako azken esperientzia ezagutzea. Dena une bakoitzean lor dezakezun lanik onena lortzen laguntzeko, eta Euskadin izan dadin, non bestela!
Zain gauzkazu.