Guri buruz
Bizkaiko Foru Aldundiaren Ekonomia Sustatzeko Sailak bultzatuta eratu zen Bizkaia Talent 2005. urtean, irabazi asmorik gabeko elkarte izaeradun ekimen bezala, misio argi batekin: Bizkaiko lurralde historikoan berrikuntza eta ezagutzaren prozesura oso ondo prestatutako pertsonak erakartzeko, lotzeko eta eusteko beharrezko baldintzen ezarpena bultzatzea eta laguntzea.
Bizkaia Talent-ek lurralde baten garapenerako eragile nagusia dena sustatu eta indartu nahi du, giza kapitala, alegia. Horregatik, eta talentua erakartzeko gure helburua gauzatzeko, Euskadi osoko enpresa eta unibertsitate garrantzitsuen laguntza daukagu. Esparru zientifiko zein teknologikoan eta enpresaren esparruan ondo prestatutako pertsonen kudeaketaren prozesuan euskal liderrak izan nahi dugu eta erreferentziazko eredua Europan.