Bizkaia Talent

Guri buruzGure taldea

Taldea

EURAXESS Zerbitzu Zentroa

IKERTZAILEEN MUGIKORTASUN TRANSNAZIONALA

Europako Batzordearen (EB) EURAXESS ekimenaren xedea da ikertzaileen mugikortasuna eta lan-ibilbidearen garapena sustatzea, bikaintasun zientifikoaren esparruan Europa eremu liderra izan dadin.

Bizkaia Talent (EURAXESSen Harremanetarako Gune Lokala), zerbitzuen zentro eta lan-ibilbidearen garapenerako zentro (Career Development Centre) bezala, informazioa, aholkularitza eta laguntza pertsonalizatua eskaintzen ditu hainbat konturen gainean: bisak, lan-baimenak, soldatak, osasun-arreta, gizarte-segurantza, ostatua, eskolatzea, hizkuntza-ikastaroak, lan-ibilbidearen garapena… Horrez gain, aipatu kolektiboaren gizarteratze soziokulturalerako ekitaldiak antolatzen ditu, eta nazioarteko profesionalen bikotekideei laguntza ematen die (Be Basque Dual Career Centre). Halaber, ikertzaileei beren lan-ibilbidea finantzatzeko Europan dituzten aukeren berri ematen die.

Bizkaia Talent, 2007az geroztik, kide aktiboa da ikertzaileei eta beren familiei lurralde europarrerantz/europarretik/europar barruan lekualdatu behar dutenean izaten dituzten eragozpenak gainditzen laguntzeko, eta helmugako lan- eta gizarte-esparruetara egokitzen laguntzeko ere, Bizkaikoetara (Euskadi), gure kasuan.

Harremanetarako: euraxess@bizkaiatalent.eus

Talentua erakarri, eutsi eta lotzen dugu Bilbo-Bizkaiko eremuan, Euskadin

Be part of the largest highly professional Network connected to Bilbao - Bay of Biscay and the entire Basque Country

Sartu:

Profesional bat naiz Organizazio bat naiz
Gure laguntzaileak Gure laguntzaileak BBK BEAZ CICBioGune Universidad de Deusto Bizkaia.net Tecnalia Idom ITP Sener EHU Iberdrola Mondragon Corporation
×
×