Bizkaia Talent-ek lan-bitartekaritzako doako zerbitzu bat dauka eta zerbitzu horrekin Bizkaiko enpresa eta erakundeek goi-mailako langileak aurkitzeko daukaten beharra asetzeko, curriculumak emanez eta orientazioa eta/edo aholkularitza eskainiz.
Zerbitzua honek goi-mailako langileak eta ikertzaileak aurkitzeko gure gaitasuna hobetzen duten ezaugarri propioak ditu:
- Ondo prestatutako langileak lokalizatzen espezializatuta gaude.
- Lan-merkatuaren prospekzioak egiten ditugu, ikerketako azterlanen bidez.
- Bertako, nazio-mailako eta nazioarteko azoketan parte hartzen dugu.
- Euskal profesionalekin topaketa profesionalak egiten ditugu, gure mugetatik kanpo.
- Sare sozial profesionaletan presente gaude.
Horrekin guztiarekin, Bizkaia Talent-ek goi-mailako pertsonen datu-base propioa dauka eta Bizkaiko enpresa eta erakunde guztien esku jartzen dugu, baita gure lurralde historikoan egoitza duten eta/edo haien lana bertan garatzen dutenen esku ere.