Gure lurraldeko unibertsitate-talentuaren aurrerapenaren alde egiten dugu, ikasleen trebetasunak garatuz eta Bizkaiko enpresa-errealitatearen berri emanez.
Hiru programa ditugu graduko eta graduondoko ikasketak egiten ari diren unibertsitate-ikasleentzat: Talentia Skills, Talentia Challenge eta Be Basque Ambassadors.
TALENTIA SKILLS
Talentia Skills bikaintasun-programaren xedeak dira ikasleen zeharkako trebetasunak garatzea, haien prestakuntza-aldian bideratzea, eta modu proaktiboan Euskadiko erreferentziazko enpresetara eta sektoreetara gerturatzea.
Programako parte-hartzaileak, lehen egunetik bertatik, jakintza-alor anitzeko talde batean aritzen dira lanean, zeina Euskadiko hiru unibertsitateetako hainbat profiletako eta adar akademikotako lagunek osatuta dagoen.
Xede-taldea: graduko ikasketak egiten ari diren Bizkaiko unibertsitate-ikasleak, ahalmen handiena dutenak.
Programaren iraupena: 4 urte. Ikasleak unibertsitateek hautatzen dituzte, graduko ikasketetako lehen urtean.
Jarduerak: gaikako tailerrak, taldekako coaching saioak, topaketak Bizkaiko erakundeekin.
Unibertsitate parte-hartzaileak: EHU, Deustuko Unibertsitatea, Mondragon Unibertsitatea.
Enpresa baldin bazara eta programan parte hartu nahi baduzu, idatzi mezua helbide honetara: iratxe.tajada@bizkaiatalent.eus

TALENTIA CHALLENGE Talentia Challenge unibertsitate-graduatu juniorrentzako programa da, Bizkaiko erakunde batek aurkezturiko erronka estrategiko bati aurre egiteko balio-proposamen bat egin dezaten. Enpresako tutoreak lagunduta eta team coach nahiz profesional adituek bideratuta, talentu gazteek proposatu dieten erronkaren irtenbidea identifikatzeko, aztertzeko eta diseinatzeko lan egiten dute, hainbat profil eta adar akademikotako lagunek osaturiko jakintza-alor anitzeko talde batean. Xede-taldea: unibertsitate-graduatu juniorrak (0-5 urte graduatu zirenetik). Enpresa baldin bazara eta programan parte hartu nahi baduzu, zure erakundeko ateak belaunaldi berriei irekitzeko, idatzi mezua helbide honetara: iratxe.tajada@bizkaiatalent.eus Aurreko edizioak: Talentia Challenge (4º)
Programaren iraupena: 5 hilabete.
*La Caixak finantzaturiko programa.
Be Basque Ambassadors programaren helburua da graduondoko ikasketak egiten ari diren nazioarteko ikasleak fidelizatzea. Horretarako, gure herrialdean gizarteratzen eta lan-munduan txertatzen laguntzen diegu, lurraldean goi-mailako prestakuntza duten profesionalak sustatzeko, erakartzeko eta fidelizatzeko ekosistema bat sortzeko asmoz. Beste helburu bat da ikasle horiek euskal enbaxadoreak izatea, beren lan-ibilbidea munduko beste toki batean garatzen badute, eta, horrela, betiko gure herrialdearekin harremanetan segitzea eta bertokoa sentitzea, Bizkaia Talenten “Be Basque” estrategiari ezin hobeto jarraikiz. Xede-taldea: graduondoko ikasketak edo doktoretza-tesia Bizkaian egiten ari diren nazioarteko ikasleak. Programari buruzko informazio gehiago nahi izanez gero, idatzi mezua helbide honetara: bebasqueambassadors@bizkaiatalent.eusBE BASQUE AMBASSADORS
Programaren iraupena: 5 hilabete.
Jarduerak: hitzaldi parte-hartzaileak, prestakuntza-tailerrak, topaketak Bizkaiko erakundeekin, jarduera soziokulturalak.
Unibertsitate parte-hartzaileak: EHU, Deustuko Unibertsitatea, Mondragon Unibertsitatea.