Bizkaia Talentek laguntza ekonomikoen eta beken programak kudeatzen ditu Bizkaiko arlo estrategikoetan, kualifikazio handiko pertsonentzat.
Ia 8,5 milioi euro bideratu ditugu gure laguntza- eta beka-programetara talentua duten 200 pertsona baino gehiagori laguntzeko Bizkaiko 70 erakundetan, batez ere automobilgintzan, biozientzietan, aeronautikan, sormenean eta berrikuntzan, energian, telekomunikazioetan, zilarrezko ekonomian, big datan eta ekipo-ondasunetan.
TRANTSIZIO ENERGETIKOA PROGRAMA
2023-2024 Bizkaia Trantsizio Energetikoa Programa
Programak trantsizio energetikoaren sektorean prestakuntza, jakintza eta gaitasunen garapena ahalik eta maila handienean sustatzea du helburu, Bizkaiak profesional prestatuak eduki ditzan energia-iturri berriak garatzen laguntzeko eta energiaren sorkuntzaren eta kontsumoaren kudeaketa eta eraginkortasuna hobetzeko.
Honako eskakizun hauek betetzen dituzten pertsona fisikoek parte hartu ahal izango dute programan:
- Bizkaian jaiotakoa izatea edo auzotasun administratiboa Bizkaian edukitzea 36 hiletik gorako antzinatasunarekin.
- Eskabidea egitea eta onartuak izatea, 2023-2024ko ikasturtean Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitate batek trantsizio energetikoaren arloan emandako unibertsitate-masterreko ikasketak egiteko.
- Eskabideak aurkezteko epemuga: 2023ko urriaren 30a.
- Eskabidea eta eskatutako agiriak e-postaz soilik aurkeztu beharko dira: bizkaiatenergia@bizkaiatalent.eus
KONTSULTATU PROGRAMAREN OINARRIAK HEMEN
ZILARREZKO EKONOMIARAKO PROGRAMA
Zilarrezko Ekonomiarako 2023-2024 Bizkaia Programa
Programak zilarrezko ekonomiaren sektorean prestakuntza, jakintza eta gaitasunen garapena ahalik eta maila handienean sustatzea du helburu, Bizkaiak profesional prestatuak eduki ditzan biztanleen zahartzapenaren erronkak eta horrekin lotutako produktuen zein zerbitzuen eskaera handiagoak sorrarazten dituen premiei erantzuteko gai izan daitezen.
Onuradunek honako baldintza hauek bete behar dituzte:
- Eskabidea egitea eta onartuak izatea, 2023-2024ko ikasturtean unibertsitate batek Bizkaian zilarrezko ekonomiaren arloan emandako unibertsitate-masterreko ikasketak egiteko.
- Eskabideak aurkezteko epemuga: 2023ko urriaren 30a.
- Eskabidea eta eskatutako agiriak e-postaz soilik aurkeztu beharko dira: bizkaiaeconomiaplateada@bizkaiatalent.eus
KONTSULTATU PROGRAMAREN OINARRIAK HEMEN