Bizkaia Talent

Zera eskaintzen dizugu

Zera eskaintzen dizugu

Headhunting Support Centre

Headhunting Support Centre (HSC) munduan parekorik ez duen tresna digitala da. Euskadiko erakundeetako giza baliabideen arloko profesionalei bideratuta dago. Hala, langileak errekrutatzeko estrategian lagunduko die: batetik, erakundeen beharren araberako goi-mailako prestakuntzadun talentua lortu ahal izateko; bestetik, prozesuak eta bitartekoak bizkortzeko, eta lan-ibilbidea garatzeko planetan laguntzeko.

Euskadiko erakunde bateko ordezkaria izanez gero:

  • Sarbidea izango duzu milisegundo gutxi batzuetan milaka CV eta profil aztertu eta hitz-gako eta/edo askotariko ezaugarrien arabera sailkatuko dituen egundoko bilatzailera.
  • Lan-merkatuak gehien eskatzen dituen lanpostuak, eta gaitasun teknikoak eta zeharkakoak ikusiko dituzu, bai eta horien guztien denboran zeharreko bilakaera ere.
  • Profesionalei beraien lan-ibilbidearen planaren garapenean laguntzeko aukera izango duzu.
  • Euskadiko lan-merkatuaren beharren joerak sektoreka eta hezkuntza-arloka aztertu ahalko dituzu, profesionalei dagokienez.
  • Tresnak informazio xehatua eskainiko dizu atzerritik etorritako edo itzulitako goi mailako profesionalak kontratatuz gero, horiek Euskadin izan ditzaketen zerga-salbuespenen gainean.
  • Erakundeen lan-eskaintzak eta hautagairik onenak parekatuko dituen matching sistema automatikoaz baliatu ahalko zara.
  • Euskadiko lan-merkatuko soldata gordinen eta garbien batezbestekoa kontsultatu ahalko duzu eta baita beste hiri eta herrialdeetakoekin konparatu ere.
  • Euskadiko ongizatea bai Europar Batasuneko (EB) edozein herrialdetakoarekin bai Ekonomia Lankidetza eta Garapenerako Antolakundea (ELGA) osatzen duten herrialdeetako eskualdeetakoarekin alderatu ahalko duzu.

Sartu Headhunting Support Centren

Talentua erakarri, eutsi eta lotzen dugu Bilbo-Bizkaiko eremuan, Euskadin

Be part of the largest highly professional Network connected to Bilbao - Bay of Biscay and the entire Basque Country

Sartu:

Profesional bat naiz Organizazio bat naiz
Gure laguntzaileak Gure laguntzaileak BBK BEAZ CICBioGune Universidad de Deusto Bizkaia.net Tecnalia Idom ITP Sener EHU Iberdrola Mondragon Corporation
×
×