Bizkaia Talent

Erantzukizun soziala

Garapen Iraunkorrerako Helburuak (GIH)

Garapen Iraunkorrerako Helburuak (GIH) mundu-mailako deia dira pobrezia desagerrarazteko, planeta babesteko eta denok bakea nahiz oparotasuna izan ditzagun neurriak har daitezen. GIH-ek, lankidetza- eta pragmatismo-espirituaz, etorkizuneko belaunaldien bizitza hobetu nahi dute, modu iraunkorrean eta aldaketa positiboa eraginda.

Gure misio sozialean xede hauek ditugu jasota:

  1. Ezagutzan eta Berrikuntzan oinarrituriko jendartea sustatu.
  2. Giza garapen iraunkorrerako beharrezko baldintzak bultzatu.
  3. Lurraldearen garapena eta pertsonen ahalmena sustatu eta indartu.

Horren jakitun, Bizkaia Talent-ek bere egin ditu GIH-ak; hala, beharrezko neurriak hartu ditu haiek hedatzeko, ulertzeko eta ezartzeko, bai gure jardueran eta zerbitzuetan bai gurekin aritzen diren erakundeetan eta oro har publikoaren artean. Lankidetza-hitzarmena sinatu dugu UNESCO Etxea-rekin, Euskadin GIH-ak sustatzeko eta hedatzeko arduradunarekin.

Nazio Batuen Garapen Iraunkorrerako Helburuak (GIH) 17 dira, munduko gizarte-, ekonomia- eta ingurumen-arazoak konpontzeko, datozen urteei begirakoak, 2030era bitartekoak hain zuzen. GIH-ak 2016ko irailean onartu ziren, Nazio Batuen egoitzan, Garapen Iraunkorrerako Agenda garatzeko.

Gida praktikoa: Garapen Iraunkorreko Helburuak (GIH) enpresa-reportingean integratzea

1.- POBREZIA DESAGERTZEA


2.- GOSERIK EZ IZATEA


3.- OSASUNA ETA ONGIZATEA


4.- KALITATEZKO HEZKUNTZA


5.- GENERO-BERDINTASUNA


6.- EDATEKO URA ETA SANEAMENDUA


7.- ENERGIA BERRIZTAGARRIAK


8.- LAN-DUINA ETA HAZKUNDE EKONOMIKOA


9.- BERRIKUNTZA ETA AZPIEGITURA


10.- DESBERDINTASUNAK MURRIZTEA


11.- HIRI ETA KOMUNITATE IRAUNKORRAK


12.- EKOIZPENA ETA KONTSUMO ARDURATSUA


13.- KLIMA BABESTEKO EKINTZA


14.- URETAKO BIZITZA


15.- LEHORREKO BIZITZA


16.- BAKEA ETA JUSTIZIA


17.- ITUNAK HELBURUAK LORTZEKO

Talentua erakarri, eutsi eta lotzen dugu Bilbo-Bizkaiko eremuan, Euskadin

Be part of the largest highly professional Network connected to Bilbao - Bay of Biscay and the entire Basque Country

Sartu:

Profesional bat naiz Organizazio bat naiz
Gure laguntzaileak Gure laguntzaileak BBK BEAZ CICBioGune Universidad de Deusto Bizkaia.net Tecnalia Idom ITP Sener EHU Iberdrola Mondragon Corporation
×
×