Erabaki duzu non nahi duzun bizi eta profesionalki garatu?
Bizkaia Talenten, erabaki hori hartzen lagunduko dizugu, zalantza barik zure intereskoak izango diren hainbat adierazle erakutsita.
Horretarako, gure kanpo-sarean, Figures atala paratu dugu: bertan ageri diren adierazleek Euskadiko egoera munduko beste herrialde edota eskualde batzuetan dagoenarekin alderatzen dute.
Y para muestra un botón. Atal honetan, adierazle hauek ikusi ahal izango dituzu, besteren artean: (Dagokion adierazlearen balioa ageri da)
Euskadi
UE28
Osasun-sistema

9.70
6.81
Segurtasuna

10
9.30
Zientzia, Teknologia ta Matematiketan graduondokoak

10
9.30
Biztanleko errenta erabilgarria

20.100
16.477
Bizitzarekin asebetze tasa

6.70
5.19
Ingurumena

7.10
4.97
Langile bakoitzeko produktibitatea

75.31
63.51
Adierazle hauek eta beste batzuk daude ikusgai Figures atalean. Klik eginez eta begi-kolpe batean jakin ahal izango duzu zer-nolako balorazioa egiten duten OCDEk eta beste erakunde batzuek zenbait alderdi sozioekonomikoren eta bizi-kalitatearekin loturikoen gainean; horrez gain, egiaztatu ahal izango duzu zein balio duten Euskadin, munduko beste herrialde edo eskualde batzuetan dutnekin alderatuta.
Bizkaia Talenten, informazioa ahalik eta indibidualizatuen eskaintzen saiatzen gara, jakin badakigulako pertsona bakoitza mundu bat dela. Horrexegatik, berez erakutsiko den informazioa zure egungo bizitokira egokituko da, nahiz eta beti izango duzun eskuragai beste herrialde edo eskualde batzuei buruzko informazioa.
Ez egin zalantzarik, sar zaitez eta ikus ezazu zer dagoen zuretzat.