Bizkaia Talent

Guri buruzGure taldea

Taldea

Zelan lagunduko dizugu?

Gure lana goi-mailako pertsonei zein erakundeei zuzenduta dago. Bizkaia Talentetik laguntza ematen diegu Bizkaiko lurralde historikoan egoitza edo lantokia duten enpresei, teknologia-zentroei, unibertsitateei, elkarteei, ikerketa-zentro eta -taldeei eta fundazioei, baldin eta prestakuntza handiko pertsonak kontratatu badituzte edo erakundera batu nahi badute. Gainera, zerbitzuren bat, Networking-ekoa kasu, euskal lurralde historikoetako edozeinetan lantokia duten erakundeei ere zuzenduta dago.

Banakako pertsonei dagokienez, enpresa, unibertsitate edo beste erakunde batzuetan kontratatuta edo haiei lotuta dauden teknologo, ikertzaile, irakasle eta profesionalak laguntzen ditugu, baita laguntzaile, aholkulari edo aditu gisa lurralde historikoan proiektu berritzaile batean sartzen diren edo proiektuarekin lotura duten goi-mailako profesionalei eta ikertzaileei ere.

Talentua erakarri, eutsi eta lotzen dugu Bilbo-Bizkaiko eremuan, Euskadin

Be part of the largest highly professional Network connected to Bilbao - Bay of Biscay and the entire Basque Country

Sartu:

Profesional bat naiz Organizazio bat naiz
Gure laguntzaileak Gure laguntzaileak BBK BEAZ CICBioGune Universidad de Deusto Bizkaia.net Tecnalia Idom ITP Sener EHU Iberdrola Mondragon Corporation
×
×