Bizkaia Talent

Noticias

(EU) Arcelor-en Sestaoko lantegia birziklapenaren arloko europar proiektu baten saiakuntza-bankua izango da

Arcelor Mittal-en Bizkaiko lantegia, altzairugintzako hondarrak eta hondakinak birziklatu eta berrerabiltzeko CIC energiGUNE euskal ikerketa-zentroaren lidergopean gauzatuko den europar proiektu baten saiakuntza-bankuetako bat izango da.

Altzairugintzako hondakinen ingurumen-inpaktuari soluzioak ematea xede duen RESLAG izeneko ekimen honek 8,7 milioi euroko aurrekontua izango du.

Energia-biltegiratzean espezializatuta dagoen CIC energiGUNE ikerketa-zentroa dugu, 18 erakunde –hauetako lau Euskadikoak– biltzen dituen proiektu honen buru.

Altzairutegietako zepa material erregogorrezko osagaien fabrikazioan eta gisako esparruetan berrerabiltzea, edota energia-karga handiko industrietan eta eguzki-instalazio termikoetan beroa biltegiratzea ahalbidetuko duten teknologia berrien ikerketa da ekimen honen helburu nagusia.

Arcelor-Mittal dugu proiektu honetan parte hartuko duten ikerketa-zentro eta enpresetako bat, eta Sestaon duen lantegia diseinatutako teknikak frogatzeko egiazko laborategitzat erabiliko da.

CIC Energigune eta Arcelor Mittal-ekin batera, ekimen honek IK4 Azterlan, Novargi eta Ingalaterra, Frantzia, Alemania eta Italiako ikerketa-zentro garrantzitsuen partaidetza izango du.

Nuestros socios Nuestros socios BBK BEAZ CICBioGune Universidad de Deusto Bizkaia.net Tecnalia Idom ITP Sener EHU Iberdrola IK4 Mondragon Unibertsitatea
×
×