Bizkaia Talent

Albisteak

Bizkaia Talentek 17 herrialdetako profesionalak bildu ditu bere udako integrazio-topaketan

  • 60 lagun inguruk hartu zuten parte udari ongietorria egiteko urteroko hitzorduan, BBK Talent Home-n

Joan den ekainaren 13an, Bizkaia Talentek urtero udari ongietorria egiteko antolatzen duen topaketaren beste edizio bat egin zuen, non nazioarteko profesionalak, graduatu ondokoak eta haien senideak bildu ziren, gutxi gorabehera 60 pertsona, BBK Talent Homen. Ekimenak, nazioarteko talentuaren integrazioan dagoeneko erreferente sendoa denak, 17 nazionalitatetako pertsonak bildu zituen elkartruke profesional zein pertsonalerako giroan.

Topaketan, eraikineko terrazan, jarduera nagusia Trivial erako joko kolektiboa izan zen, euskal kulturan oinarritua, parte-hartzaileek elkar ezagutzea eta Bizkaira iritsi berrien eta lurraldean denbora gehiago daramatenen arteko harremanak sendotzea errazteko diseinatua. Giro lasaian, formatuak nork bere esperientziak kontatzea, ezezagunekin harremanetan sartzea eta euskal ondareari buruzko kontuak modu partizipatiboan ezagutzea ahalbidetu zuen.

Bertaratutakoak Argentina, Alemania, Bolivia, Txile, Kolonbia, Kuba, Frantzia, Honduras, India, Iran, Mexiko, Zeelanda Berria, Pakistan, Peru, Dominikar Errepublika eta Errusiatik etorriak dira, baita Espainiako Estatuko hainbat autonomia-erkidegotatik ere. Hala, nabarmena da bizitzeko, lan egiteko edo prestakuntza jasotzen jarraitzeko gure lurraldea aukeratzen duen talentuaren nazioartekotasun gero eta handiagoa dela.

Parte-hartzaileen profilari dagokionez, zentro teknologikoetako ikertzaileak eta sektore estrategikoetako enpresetan diharduten profesionalak dira, guztiak ere erakunde hauetako bateko kide: Adesio, Aery Bizkaia, BC3 – Basque Centre for Climate Change, BCAM – Basque Center for Applied Mathematics, Dominion Global, ITP Aero, Mondragon Unibertsitatea, Tecnalia, Deustuko Unibertsitatea, EHU, Vinci Energies, Walter Pack Group, WECO ART eta Zerua Tech.

Talentua erakarri, eutsi eta lotzen dugu Bilbo-Bizkaiko eremuan, Euskadin

Be part of the largest highly professional Network connected to Bilbao - Bay of Biscay and the entire Basque Country

Sartu:

Profesional bat naiz Organizazio bat naiz
Gure laguntzaileak Gure laguntzaileak BBK BEAZ CICBioGune Universidad de Deusto Bizkaia.net Tecnalia Idom ITP Sener EHU Iberdrola Mondragon Corporation
×
×