Bilbok zilarrezko saria jaso du “Inklusioaren eta Aniztasunaren Europako Hiriburu” gisa

- Euskal hiria Europako 50.000 biztanletik gorako udalerrien artean saritu dute
Europako Batzordeak zilarrezko saria eman dio Bilbori 50.000 biztanletik gorako hirietarako “Inklusioaren eta Aniztasunaren Europako Hiriburu” kategorian. Aitorpenak, alor horietako jardunbiderik egokienak ikusarazteko, balioesteko eta saritzeko helburua duenak, Bizkaiko hiriburuak ingurune inklusibo, askotariko eta diskriminaziorik gabeak bermatzeko politikekin duen konpromisoa nabarmendu du.
Sari-banaketan, Hadja Lahbib Nazioarteko Lankidetza eta Garapenerako Komisario europarra buru, bereziki balioetsi dira Bilboren ikuspegi intersekzionala, Balioen Gutuna eta “Bilbao Balioen Hiria” proiektua.
Herbehereetako Utrecht hiriak jaso du urrezko saria, eta Krakoviak (Polonia) brontzezkoa.
Lehiaketaren azken helburua da aniztasuna (sexuari, adinari, desgaitasunari, LGBTIQ identitateari, erlijioari edo sinesmenei eta arraza- edo etnia-jatorriari dagokienez) aberastasun- eta berrikuntza-iturri gisa sustatzen duten, politika eta sistema inklusiboak bultzatzen dituzten, eta herritar guztien artean kide-sentimendua areagotzen duten jardunbiderik egokienak aitortzea.