LIBRECON 2014

Data/Ordua
2014/11/11 - 2014/11/12
Egun osoa
Lekua
Euskalduna Jauregia
Kategoriak No Categorías
Bizkaia:talent Librecon 2014-en egongo da. Software Libre eta Teknologia irekien agenteentzako topaketa handiena
http://www.librecon.io/en/agenda/
LibreCon 2014 datorren azaroaren 11n eta 12an ospatuko da Bilbon, eta aurreko 3 Libre Software World Conference, LSWC edizioen lekukoa jasotzen du. Aurten, ekitaldi handi bat proposatzen da zeinaren helburu nagusia sektore guztietan negozio sorrera eta enplegua izango den, teknologia libreak, berrikuntza eta ekintzailetasunaren bitartez.
Teknologia irekiak orokorrean, eta Software Librea zehazki, benetako aukera suposatzen dute. Aukera honek, lehiakortasun handiagoa, aurrezpen handiak eta ekonomia lokalen garapena eskaintzen die munduko enpresa eta administrazio publikoei. Enpresa eta negozio ideia honekin sortzen da ekitaldi hau, zeinaren bitartez, teknologia irekiak, berreskurapen ekonomikoaren buru jarri nahi diren.
LibreCon 2014aren ezaugarri gakoak
Inoiz estatuan antolatutako teknologia irekiei buruzko konferentzia garrantzitsuena.
Open Technologies-etan oinarritutako soluzioak eskaintzen dituzten enpresa handienen profesional eta adierazleen presentzia.
Lan eta ezagutzan oinarritutako bi jardunaldi sendoak.
Lehen Libre Software World Conference bezala ezagutua, IV. edizio honek Negozio eta Enplegu sorrera proposatzen du helburu nagusitzat, gizartearen sektore guztietan, teknologia libre, berriztapena eta ekintzailetasunaren bitartez.
Estaldura mediatikoa, kanal anitzeko komunikazio estrategia baten bidez: online / offline