Be Basque Ambassadors programaren helburua da graduondoko ikasketak egiten ari diren nazioarteko ikasleak fidelizatzea. Horretarako, gure herrialdean gizarteratzen eta lan-munduan txertatzen laguntzen diegu, lurraldean goi-mailako prestakuntza duten profesionalak sustatzeko, erakartzeko eta fidelizatzeko ekosistema bat sortzeko asmoz.
Beste helburu bat da ikasle horiek euskal enbaxadoreak izatea, beren lan-ibilbidea munduko beste toki batean garatzen badute, eta, horrela, betiko gure herrialdearekin harremanetan segitzea eta bertokoa sentitzea, Bizkaia Talenten “Be Basque” estrategiari ezin hobeto jarraikiz.
Xede-taldea: graduondoko ikasketak edo doktoretza-tesia Bizkaian egiten ari diren nazioarteko ikasleak.
Programaren iraupena: 9 hilabete.
Jarduerak: hitzaldi parte-hartzaileak, prestakuntza-tailerrak, topaketak Bizkaiko erakundeekin, jarduera soziokulturalak.
Parte-hartzaileak: EHU, Deustuko Unibertsitatea, Mondragon Unibertsitatea, DigiPen Institute of Technology, IED Kunsthal Bilbao.
Programari buruzko informazio gehiago nahi izanez gero, idatzi mezua helbide honetara: bebasqueambassadors@bizkaiatalent.eus