Atzerriko master, gradu eta doktoregoko ikasleak euskal ekosistemarekin lotzen ditugu Be Basque Ambassadors eta Study & Work programen bidez.
Be Basque Ambassadors programaren helburua da graduondoko ikasketak egiten ari diren nazioarteko ikasleak fidelizatzea. Horretarako, gure herrialdean gizarteratzen eta lan-munduan txertatzen laguntzen diegu, lurraldean goi-mailako prestakuntza duten profesionalak sustatzeko, erakartzeko eta fidelizatzeko ekosistema bat sortzeko asmoz. Beste helburu bat da ikasle horiek euskal enbaxadoreak izatea, beren lan-ibilbidea munduko beste toki batean garatzen badute, eta, horrela, betiko gure herrialdearekin harremanetan segitzea eta bertokoa sentitzea, Bizkaia Talenten “Be Basque” estrategiari ezin hobeto jarraikiz. Xede-taldea: graduondoko ikasketak edo doktoretza-tesia Bizkaian egiten ari diren nazioarteko ikasleak.BE BASQUE AMBASSADORS
Programaren iraupena: 9 hilabete.
Jarduerak: hitzaldi parte-hartzaileak, prestakuntza-tailerrak, topaketak Bizkaiko erakundeekin, jarduera soziokulturalak.
Parte-hartzaileak: EHU, Deustuko Unibertsitatea eta Mondragon Unibertsitatea.
STEM esparruko nazioarteko ikasleak erakartzeko “Study & Work” programaren helburua da nazioarteko junior profilak erakartzea, batez ere Latinoamerikakoak, Bizkaian campusa duten unibertsitateetako batean prestakuntza jaso dezaten, eta enpresek eskatzen dituzten alor eta gai teknikoetan ezagutzak eta espezializazioa beregana ditzaten. Ekimen hau “Bizkaia with the talent” ekimenaren barruan dago. Xede-taldea: STEM esparruko nazioarteko ikasle juniorrak.STUDY & WORK
Programaren iraupena: 9 hilabete.
Parte-hartzaileak: EHU, Deustuko Unibertsitatea eta Mondragon Unibertsitatea.