Bizkaia Talent

Albisteak

Euskadiko ikerketa zientifikoa hirukoiztu egin da 10 urtean

Zientziarako Euskal Fundazioak, Ikerbasquek, 2016ko Euskadiko Zientziari buruzko Txosteneko emaitzak aurkeztu ditu. Txostenean, Euskadiko emaitza nagusiak agertzen dira honako arlo hauei dagokienez: ikertzaileen kopurua, zientziaren finantziazioa, emaitza zientifikoak eta transferentzia teknologia. Horretarako, Ikerboost – Zientziaren eta Teknologiaren Euskal Behatokiak monitorizatutako 47 adierazle erabili dira.

Txosten horren arabera, 2005etik 2015era, euskal ekoizpen zientifikoa hirukoiztu egin da, eta estatuan dugun pisu erlatiboa 2,6 puntu portzentual hazi da. Hori dela eta, estatuko guztizkoaren %6,55ekoa da gaur egun, bertan biztanleen %4,5 bakarrik bizi arren.

Horrez gain, bere BPGd-ren %2 baino gehiago I+Gko jardueretan inbertitu zuen autonomia-erkidego bakarra da Euskadi. Gastu horren %14,95 oinarrizko ikerketarako erabiltzen da. Lehen aldiz, gainera, 12.000 ikertzaileko kopurua gainditu da Euskadin, eta, euretatik, %35 emakumeak dira.

Ekoizpen zientifiko horren jatorriari dagokionez, %60 unibertsitateetan eta, batez ere, EHUn sortzen da; ondoren, osasun-arloan edo zentro teknologikoetan, azken urteotan eragile berriak agertu diren arren; esate baterako, Bikaintasuna Ikertzeko Euskal Zentroak (BERC) edo Ikerketa Kooperatiborako Zentroak (CIC). Izan ere, guztizkoaren %17 dira gaur egun.

Gaur egun, Ikerbasquek 31 herrialdetako 206 ikertzaile ditu kontratatuta, eta unibertsitateetan eta I+Gko euskal zentroetan ari dira lanean.

Ikertzaile horietatik, bederatzi “Research professor” deialdiaren bidez sartu dira, eta nazioarteko esperientzia handia eta lidergorako gaitasuna dituzten ikertzaile sendotuak ditu helburu.

Horren adierazgarri, ikertzaile etorri berri batzuk zuzendari zientifiko moduan sartu dira, edo ERC Grants lortu dute, ikerketa zientifikorako laguntza europar handiena, alegia.

Investigadores como porcentaje de la població0n activa (EUROSTAT)

Indicator 1 Researchers (Full Time Equivalent) as a percentage of the active population. (SOURCE: EUROSTAT)
Beste hamaikak “Research fellow” programaren bidez sartu dira. Ekimen hori, hain zuzen ere, modu berezian diseinatu da, zenbait jakitate-adarretako eta 40 urtetik beherako adituak Euskadira erakartzeko eta berton geratzeko eta, horrela, zientzialarien zein ikertzaileen “harrobia” sortzeko.

Talentua erakarri, eutsi eta lotzen dugu Bilbo-Bizkaiko eremuan, Euskadin

Be part of the largest highly professional Network connected to Bilbao - Bay of Biscay and the entire Basque Country

Sartu:

Profesional bat naiz Organizazio bat naiz
Gure laguntzaileak Gure laguntzaileak BBK BEAZ CICBioGune Universidad de Deusto Bizkaia.net Tecnalia Idom ITP Sener EHU Iberdrola Mondragon Corporation
×
×