Bizkaia Talent

Prentsa-aretoa

Ondo baino hobeto prestatutako nazioarteko profesionalek euskal industriaren sorlekua den Meatzaldea ezagutu dute Bizkaia Talenteko Relocation Zerbitzuko jardueren barruan

2017/11/29

Azaroaren 25ean, ondo baino hobeto prestatutako nazioarteko hogeita hamar bat profesionalek osatutako taldeak eta euren familiek Meatzaritzaren Parke Kultural zoragarria bisitatu zuten. Meatzaritzako ustiapen bizi-biziko epealdiaren ostean gogor-gogor eraldatutako paisaia historiaz betetako leku atsegina da gaur egun.

Profesional hauek guztiak zenbait herrialdetakoak dira: Albania, Txina, Filipinak, Italia, India, Iran, Irlanda, Erresuma Batua, Japonia, Herbehereak edo Espainia. Bestetik guzti-guztiak Relocation Zerbitzuko erabiltzaileak direnez, eurek zein euren senideek banakako orientazio eta aholkularitza profesionala jasotzen dute gizarteratzeko eta laneratzeko orduan.

Jardunaldian, Euskal Herriko Meatzaritzaren Museoa bisitatu ahal izan zuten Gallartan, meatzaritzaren garrantziaren erakusgarri diren hainbat eta hainbat lekukotasun zuzenean ezagutzeko: kiskaltzeko labeak, tren-lineak, mea garraiatzeko aireko tranbiak, plano inklinatuak eta zama-lekuak.

Geroxeago, Zugaztietako antzinako herri meatzaria ere ezagutu zuten. Bertan, burdin mea erauzten zen antzina, baina aisialdirako eta astialdirako eremua da gaur egun.

Bisitaldiaren amaieran, Zugaztietako ohiko platera dastatu ahal izan zuten: indabak eta sakramentuak. Era berean, osteratxoa ere eman ahal izan zuten Bizkaiko leku adierazgarri horretatik.

Jardueran parte hartu zuten profesionalek euskal erakunde ospetsuetan lan egiten dute gaur egun: IDOM, BCAM, Deustuko Unibertsitatea, BC3, EHU, Ikerbasque, Tecnalia, BIOLAN Microbiosensores, S.L. eta OSASEN Sensores, S.L., besteak beste.

Talentua erakarri, eutsi eta lotzen dugu Bilbo-Bizkaiko eremuan, Euskadin

Be part of the largest highly professional Network connected to Bilbao - Bay of Biscay and the entire Basque Country

Sartu:

Profesional bat naiz Organizazio bat naiz
Gure laguntzaileak Gure laguntzaileak BBK BEAZ CICBioGune Universidad de Deusto Bizkaia.net Tecnalia Idom ITP Sener EHU Iberdrola Mondragon Corporation
×
×