Bizkaia Talent

Albisteak

Bizkaia talentek bere web orriaren diseinua eguneratu du irisgarriagoa eta dinamikoagoa izan dadin

Bizkaia talentek badaki zeinen garrantzitsua den bere webeko erabiltzaileen nabigazio-esperientzia hobetzea eta erraztea. Hori dela eta, haren diseinua berritu du irisgarriagoa eta dinamikoagoa izan dadin.

Berritasunen artean, nabarmendu egin beharra dago bizkaia talenteko zerbitzuak orriaren hasieran agertzen direla. Horrela, bada, erabiltzaileek euren premien araberako kontsultak eta kudeaketak egin ahal izango dituzte menuak derrigorrean erabili gabe.

Era berean, eremu berezi berria ere badago, abian dauden jarduerak edo ekitaldiak sustatzeko eta iragartzeko. Bertan, hain zuzen ere, Talentia Programaren esparruan garatutako topaketa profesionalak argitaratu dira lehendabizi. Hori dela eta, ekimen horretako parte-hartzaileek hitzaldietako datak eta protagonisten biografiak kontsultatu ahal izan dituzte.

Bestetik, orain, begirada bakar batean ikusi ahal izango dira argitaratutako albisteak, agenda eta azken bideoak. Beraz, guzti-guztia irisgarriagoa izango da erabiltzaileentzat begirada bakar batean.

Horrez gain, honako arlo hauetako edukiak ere jarri ditugu orri nagusian: etorkizuneko apustua, ezagutu gaitzazu eta Euskadiren ezaugarri bereizgarriak. Bertan, gainera, historiako zenbait euskal herritar nabariren biografiak ere egongo dira ikusgai eremu berri batean.

Bizkaia talenten, multimediako edukiek gero eta garrantzi handiagoa izango dutenez, protagonistak izeneko atal berria sortu dugu. Bertan, oso ondo prestatutako profesionalek eta erakundearekin harremana duten pertsonek telebistako elkarrizketaren formatuan azalduko dituzte talentuari eta Euskadiri buruz dauzkaten ideiak eta iritziak.

Halaber, nabarmendu egin beharra dago badagoela bizkaia talenten newsletterrera harpidetzerik eta bertako arlo interesgarriak hautatzerik.

Ezer ez galtzeko, bizkaia talenten web orria bisitatu. Orain, .eus izango da luzapena, eta funtzio gehiago zein diseinu berritua eskainiko dizkizu!

Gure laguntzaileak Gure laguntzaileak BBK BEAZ CICBioGune Universidad de Deusto Bizkaia.net Tecnalia Idom ITP Sener EHU Iberdrola IK4 Mondragon Unibertsitatea
×
×