Bizkaia Talent

Albisteak

Bizkaia:talent-ek 900.000 euro esleitu ditu Europako Batzordearen baterako finantziazioaz ikertzaileak kontratatzeko laguntzetan

  • Dirulaguntza horiei esker, euren jarduera sektore berritzaileetan garatzen duten Bizkaiko 11 erakundek oso ondo prestatutako 25 profesional kontratatu, prestatu eta inplikatu ahal izan dituzte.
  • Orain arte, Bizkaiko Foru Aldundiak 8 milioi euro inguru inbertitu ditu talentu berriak kontratatzeko. Inbertsio horren bidez, orain arte oso ondo prestatutako 145 profesional hasi dira Bizkaiko 60 enpresa eta erakundetan lan egiten.

 Bizkaia:talent-ek, Bizkaiko Foru Aldundiak bultzatutako elkarteak, ikerketarako laguntzak esleitu ditu Europako Batzordearen baterako finantziazioaz. Laguntza horien zuzkidura 900.000 eurokoa da, eta oso ondo prestatutako 25 profesional kontratatzeko, prestatzeko eta inplikatzeko aukera ematen diete euren jarduera sektore berritzaileetan garatzen duten Bizkaiko 11 erakunderi: biozientziak, klima-aldaketa, biofisika, material berriak eta haien ezarpenak, automobilgintza edo berrikuntza soziala, besteak beste.

Kontratatutako ikertzaileek honako arlo hauetan lan egingo dute zehatz-mehatz: Biomedikuntza, Biologia Molekularra, Neurologia, Fisika, Giza Baliabideak, Laneko Arriskuen Prebentzioa, Ekologia, Energia Berriztagarriak, Nazioarteko Lankidetza edo Nanoteknologia.

Honako hauexek dira aurton laguntzak jasoko dituzten erakundeak: CIC bioGUNE, BCAM, S. Coop, Innovalia, Deustuko Unibertsitatea, Biofisika Bizkaia Fundazioa, BC Materialak Fundazioa, Berri-Otxoa, BIAL Industrial Farmacéutica, Bilbao Metrópoli 30, Sanitaria Biocruces eta Systemon Chip Engineering, S.L.

Guzti-guztiek dirulaguntza erabiliko dute oso ondo prestatutako 25 profesional kontratatu, sustatu eta inplikatzeagatiko kostuaren %100 ordaintzeko.

 Lau milioi euro baino gehiago inbertitu dira azken lau urteotan

Laguntza horiek Bizkaiko Foru Aldundiak bizkaia:talent-en bidez talentua Euskal Lurralde Historikora erakartzeko, sustatzeko eta inplikatzeko hartu duen konpromisoa indartzen dute. Orain arte, foru-erakundeak lau milioi euro baino gehiago inbertitu ditu Europako Batzordearekin batera finantzatutako azken epealdiko deialdietan (2012-2015), oso ondo prestatutako profesionalak kontratatzen, prestatzen eta inplikatzen laguntzeko.

Inbertsio-ahalegin horren ondorioz, bizkaia:talent-ek eskaintzen dituen laguntzen programei esker, orain arte goi-mailako 145 profesional (60, 2012. urtetik) hasi dira euren jarduera sektore hauetan garatzen duten Bizkaiko 60 erakundetan lan egiten (22, 2012. urtetik): automobilgintza, biozientziak, aeronautika, sormena eta berrikuntza, energia, telekomunikazioak eta ondasun-ekipoak, besteak beste. Laguntzak, beraz, zortzi milioi euro ingurukoak izan dira azken deialdi honetakoak kontuan hartuta.

Bizkaian helbidea edo lantokia duten enpresa, unibertsitate, elkarte eta fundazioentzako laguntzak hiru modalitatetan banatu dira:

  • Lehenengo modalitateak esperientziadun ikertzaileei laguntzen die Bizkaian laneratzen.
  • Bigarren modalitateak epe ertain eta laburrerako lankidetzak sustatzen ditu esperientzia handiko ikertzaileen artean, Bizkaiko erakundeei Bizkaian ikerketa-proiektu berritzaileak garatzen lagundu diezaieten.
  • Hirugarren modalitateak ikertzaileen prestakuntza/trebakuntza sustatzen du, euren ikerketa-ibilbidea Bizkaian bertan garatu dezaten. Horretarako, ikerketa-proiektua garatzen dute nazioarteko erakunde ospetsu batean, euren trebetasunak zein gaitasunak osatzen dituzte bertan eta, epealdi hori amaitutakoan, Bizkaira itzultzen dira.

Talentua erakarri, eutsi eta lotzen dugu Bilbo-Bizkaiko eremuan, Euskadin

Be part of the largest highly professional Network connected to Bilbao - Bay of Biscay and the entire Basque Country

Sartu:

Profesional bat naiz Organizazio bat naiz
Gure laguntzaileak Gure laguntzaileak BBK BEAZ CICBioGune Universidad de Deusto Bizkaia.net Tecnalia Idom ITP Sener EHU Iberdrola Mondragon Corporation
×
×