Bizkaia Talent

Albisteak

bizkaia:talent-ek bere hamargarren urteurrena ospatu du Euskalduna Jauregian

Atzo, otsailak 9, astelehena, bizkaia:talent-en hamargarren urteurrena izan zen. Hamar urteotan, Aldundiko Ekonomia Sustapen Sailak bultzatutako elkarteak hainbat ekimen eta proiektu garatu eta sortu egin ditu, Bizkaia-Euskadiko talentuak erakartzeko, berton geratzeko eta inplikatzeko.

Talentuak erakartzea edozein lurralderentzako eta, batez ere, bertako enpresentzako arrakasta-bermea denean, bizkaia:talent-en lanak indar eta garrantzi berezia dauka.
Ekitaldia Euskalduna Jauregi ospetsuko auditorietako batean egin zen goizeko 11:00etan, eta berrehun inguru gonbidatu bertaratu ziren. Euren artean, bizkaia:talent-eko bazkideak zeuden: bbk, beaz, CIC bioGUNE, Iberdrola, Idom, IK4, ITP, Mondragon Unibertsitatea, Deustuko Unibertsitatea, Euskal Herriko Unibertsitatea, SENER eta Tecnalia.

Ekitaldiaren hasierako bideoan, bizkaia:talent-ek eskaintzen dituen zerbitzuetako arduradunen, erabiltzaileen eta onuradunen adierazpenak eta lekukotasunak ikusi ahal izan ziren.


Ekitaldiko buruak Unai Rementeria, Bizkaiko Foru Aldundiko Presidentetzako diputatua, eta Imanol Pradales, Ekonomia Sustapeneko diputatua, izan ziren. Azken horrek, hain zuzen ere, bertaratutakoei ongietorria eman eta bizkaia:talent zoriondu zuen haren hamargarren urteurrenagatik eta lanagatik. Era berean, Be Basque Talent Network plataforma aitzindariaren berri emateko bideoa ere aurkeztu zuen.

Unai Rementeriak, Presidentetzako diputatuak, sarearen xehetasun guztiak azaldu eta Bizkaiaren unea dela baieztatu zuen. Be Basque Talent Network munduko talentuen sare handiena da, eta Euskadirekin lotunea daukaten edo eduki nahi duten profesionalek osatzen dute. Enpresentzako aukera aparta da, mundu zabaleko talentuekin harremanetan jartzeko orduan, talentu onenen inguruko lehia nazioartean garatzen ari denean. Halaber, profesionalentzako aukera paregabea ere bada, euren artean eta euskal enpresekin harremanetan egon ahal izateko. Be Basque Talent Network sarean, 5.000tik gora profesionalek hartu dute alta. Euretatik, 2.800 euskal herritarrak dira, eta 2.500 baino gehiago Euskaditik kanpo bizi dira.

Plataforman bertan, Basque Talent Map ere badago. Ikusizko mapa horri esker, sareko erabiltzaileen lan-kokapena ikusi dezakegu herrialdearen eta hiriaren arabera, eta badago informazioa zenbait irizpideren arabera banatzerik, harik eta nahierako profesionala edo enpresa aurkitu arte: lan-sektorea, bizilekua edo jatorria. Nolanahi ere, erabiltzaileek euren harremanetarako datuetan ezarritako pribatutasuna errespetatuko da beti.


Be Basque Talent Network aurkeztu ondoren, mahai-inguruari eman genion hasiera, Euskadira talentuak erakartzea zeinen garrantzitsua den aztertzeko eta Bilbon nahiz Bizkaian horretarako dauden abantailak eta desabantailak azaltzeko. Mahai-inguruan, nazioarteko jende ospetsuak parte hartu zuen; esate baterako, Anil Markyanda irakaslea. 2007an, Bakearen Nobel Saria eman zioten klimaren aldaketari buruz egin zituen txostenengatik. Gaur egun, egoitza Bilbon daukan BC3ko zuzendari zientifikoa da. Izan ere, Europako think tank onena eta munduko bigarrena da klima-aldaketako ondorioei buruzko ikerkuntzan.

Inés Anitua ACICAE – Euskadiko Automobilgintzaren Klusterreko zuzendari nagusia eta AIC Automotive Intelligence Center Fundazioko zuzendaria da.
Heather L. Rogers Psikologia Medikoko doktorea da, eta Psikokardiologiako graduondokoa egin zuen AEBetako Marylanden. Gaur egun, osasunaren psikologiako ikertzailea da Deustuko Unibertsitatean, eta min kronikoa, psikoonkologia eta antzeko gaiak jorratzen dituzte bertan.

Alfonso Martínez Cearra Bilbao Metrópoli 30 Elkarteko zuzendari nagusia da 1992. urteaz geroztik. Era berean, Suediak Bilbon daukan ohorezko kontsula ere bada 2013. urtetik.

Ekitaldiaren amaieran, bizkaia:talent-eko zuzendari gerenteak, Ivan Jimenezek, hitz egin zuen, eta oso pozik zegoen elkarteak zenbat proiektu garatzen dituen eta zenbat prestatzen ari den ikustean. Horrez gain, gogoratu egin zuen zeinen garrantzitsua den gure lurraldera talentuak erakartzea, berton geratzea eta inplikatzea eta zeinen garrantzitsua den Bizkaia-Euskadin lan egiten duten profesional prestatu-prestatuak edukitzea.

Talentua erakarri, eutsi eta lotzen dugu Bilbo-Bizkaiko eremuan, Euskadin

Be part of the largest highly professional Network connected to Bilbao - Bay of Biscay and the entire Basque Country

Sartu:

Profesional bat naiz Organizazio bat naiz
Gure laguntzaileak Gure laguntzaileak BBK BEAZ CICBioGune Universidad de Deusto Bizkaia.net Tecnalia Idom ITP Sener EHU Iberdrola Mondragon Corporation
×
×