Bizkaia Talent

Albisteak

Bizkaia Talentek Euskadiko prestakuntza handiko talentuaren bilakaerari eta joerei buruzko txostena argitaratu du

  • Merkataritza-zerbitzuetako agenteak eta software-garatzaileak dira Euskadiko lan-merkatuan lan-eskaintza gehien dituzten lanbideak.

Bizkaia Talentek Basque Talent Evolution & Trends 2022 txostena argitaratu du, Euskadiko prestakuntza handiko lan-merkatuaren bilakaera eta joerak jasotzen dituena. Halaber, Covid-19aren ondorengo lan egiteko modu berriak, ingurune digital batean talentua bilatzeko eta hautatzeko erronkak edo zilarrezko ekonomiaren sektore berriak eskaintzen dituen aukerak aztertzen dira argitalpenean, besteak beste. 

2021ean, unibertsitate-titulazioa edo goi-mailako lanbide-heziketa eskatzen duten prestakuntza handiko 13.612 enplegu-eskaintza aztertu dira. Azterketa hori Talentuaren Euskal Behatokiaren bidez egiten da. Tresna horrek EAEn 15 enplegu-plataforma digitaletan argitaratutako eskaintzak biltzen ditu. Eskaintzen kokapena lurralde historikoen arabera aztertuz gero, Bizkaia da eskaintza gehien biltzen dituena (% 51), ondoren Gipuzkoa (% 32) eta, azkenik, Araba (% 17). 

2019an eta 2020an gertatu bezala, 2021ean eskaintza gehien izan dituzten bost lanbideak hauek dira: merkataritza-zerbitzuetako agenteak, software-garatzaileak, merkataritza-salmenten ordezkariak, sistema-analistak, eta industria- eta ekoizpen-ingeniariak. 

2021ean Euskadiko lan-merkatuak gehien eskatu zituen gaitasunei dagokienez, bezeroei laguntzeko gaitasuna, aldaketara egokitzea eta salmenta-estrategiak gauzatzea daude, besteak beste. 

Txostenak prestakuntza handiko profil digitalek izan duten bilakaera ere azpimarratzen du, lan-merkatuak gero eta baldintza hobeak eskaintzen baitizkie lan-egonkortasunari eta soldata-baldintzei dagokienez. Profil horietako batzuk dira, besteak beste, garatzailea, sistema-analista, proiektu-zuzendaria, kontu-exekutiboa edo komunikabide digitaletako espezialista.  

Ikus “Basque Talent Evolution & Trends 2022” txostena

Talentua erakarri, eutsi eta lotzen dugu Bilbo-Bizkaiko eremuan, Euskadin

Be part of the largest highly professional Network connected to Bilbao - Bay of Biscay and the entire Basque Country

Sartu:

Profesional bat naiz Organizazio bat naiz
Gure laguntzaileak Gure laguntzaileak BBK BEAZ CICBioGune Universidad de Deusto Bizkaia.net Tecnalia Idom ITP Sener EHU Iberdrola Mondragon Corporation
×
×