Bizkaia Talent

Prentsa-aretoa

Bizkaia Talentek Euskadiko kualifikazio handiko talentuaren bilakaerari eta joerei buruzko txostena aurkeztu du

2021/03/30

  • Merkataritza-zerbitzuetako agenteak eta software-garatzaileak, Euskadiko lan-merkatuak gehien eskaturiko profilak

Bizkaia Talentek Basque Talent Evolution & Trends 2021 txostena argitaratu du, non Euskadiko kualifikazio handiko lan-merkatuaren bilakaera eta joerak jasotzen diren. Horrez gain, Covid-19ak talentuaren kudeaketan izan duen eta izango duen eraginari buruzko hausnarketa dakar.

Txostenaren atal bat talentua erakartzeko eta atxikitzeko jardunari eskainia dago, eta honako alderdi hauek aztertzen ditu: nola erakarri nazioarteko talentua pandemia-garaian, zerga-estrategia ona ezartzeak duen garrantzia, kontu administratibo-burokratikoak eta lege-arlokoak, eta aniztasunaren kudeaketa.
Talentuaren garapena ere nabarmentzen da txostenean, azpimarratuta, besteak beste, talentu gaztea lan-merkatuan txertatzeko prozesua bizkortu beharra, nazioarteko eskarmentua izateak duen garrantzia eta trebetasunen kudeaketa.

Bizkaia Talenten Basque Talent Observatory eta Career Development Centre zerbitzuek bilduriko datuetan oinarrituriko azterketa kuantitatiboa ere badakar, ohi bezala. Bertan, Euskadiko kualifikazio handiko lanpostu hutsen, trebetasunen eta lanbideen bilakaera ageri da, 2020. urtera arte. Dena den, pandemiaren aurreko urtera bitarteko bilakaera ere ikus daiteke, jarduera-sektoreen eta adar akademikoen arabera, hala nola unibertsitate-tituludunen eta Euskadiko lan-merkatuaren arteko egokitzapena ere.

Nabarmendu beharra dago 2020ko urtarrilaren 1etik 2020ko abenduaren 31ra arte kualifikazio handiko 23.092 lan-eskaintza aztertu zirela, aurreko urtean baino % 50 gutxiago ia, batez ere Covid-19aren eraginagatik. Eskaintzen kokapena lurralde historikoen arabera aztertuta, Bizkaian izan zen eskaintza gehien, erdiak baino gehiago (% 54), gero Gipuzkoan (% 30) eta, azkenik, Araban (% 16).

2020. urtean gehien eskatu ziren bost lanbideen artean, merkataritza-zerbitzuetako agenteak, software-garatzaileak, merkataritza-salmenten ordezkariak, industria- eta ekoizpen-ingeniariak, eta sistema-analistak daude, 2019an bezalaxe.

Trebetasunei dagokienez, erantzukizuna agertzea izan zen iaz Euskadiko erakundeek gehien eskatu zutena, eta horren ondoren bezeroei laguntzea, ordenagailua erabiltzea, talde bat bideratzeko gaitasuna izatea eta bezeroaren zerbitzura egotea.

Hiru eta bi urte, hurrenez hurren, Basque Talent Observatory eta Career Development Centre sortu zirenetik
Basque Talent Observatoryk, Bizkaia Talentek 2018an sortuak, Euskadiko kualifikazio handiko lan-merkatua monitorizatzea eta online iturri ugariren Big Data analisiaren bidez profilei buruzko informazioa denbora errealean lortzea ahalbidetzen du, eta sarbidea publikoa duen mundu-mailako lehenengo tresna da.

2019an abiaturiko Career Development Centre tresnak, berriz, aholkularitza digital pertsonalizatua eta profesional bakoitzaren profilera egokitutako lan-aukerak eskaintzen ditu, beste gauza askoren artean, Euskadin lan-ibilbidean aurrera egiteko helburuarekin.

IKUS BASQUE TALENT EVOLUTION & TRENDS 2021 TXOSTENA

Talentua erakarri, eutsi eta lotzen dugu Bilbo-Bizkaiko eremuan, Euskadin

Be part of the largest highly professional Network connected to Bilbao - Bay of Biscay and the entire Basque Country

Sartu:

Profesional bat naiz Organizazio bat naiz
Gure laguntzaileak Gure laguntzaileak BBK BEAZ CICBioGune Universidad de Deusto Bizkaia.net Tecnalia Idom ITP Sener EHU Iberdrola Mondragon Corporation
×
×