Bizkaia Talent

Albisteak

BE BASQUE TALENT NETWORK-eko mundialeko aurkezpena

Gaur, 2015eko otsailaren 9an, Euskalduna Jauregian bizkaia:talent-en hamargarren urteurrena ospatzen dela eta, modu ofizialean aurkeztu da nazioarteko Be Basque Talent Network plataforma. Munduko talentuen sare handiena da, eta Euskadirekin lotunea daukaten edo eduki nahi duten profesionalek osatzen dute.

Enpresentzako aukera aparta da, mundu zabaleko talentuekin harremanetan jartzeko orduan, talentu onenen inguruko lehia nazioartean garatzen ari denean. Halaber, profesionalentzako aukera paregabea ere bada, euren artean eta euskal enpresekin harremanetan egon ahal izateko.

Be Basque Talent Networken edo Bizkaia Talenten erabiltzaile moduan alta hartu ondoren, web orriak erabiltzaile-profil berezirako sarbidea emango digu, eta, bertan, lan-eskaintzak zein informazio ugari egongo dira ikusgai. Gainera, bertako zerbitzu nagusietarako sarbidea ere emango digu: Euskadiko ekonomiarekin, kulturarekin eta lanarekin lotutako zenbait gairi buruzko informazioa trukatzeko foroa eta bilaketarako tresna nagusia, Basque Talent Mapa, alegia.

Tresna horrek ikusizko mapa eskaintzen digu, herrialdearen eta hiriaren arabera sareko erabiltzaileen lan-kokapena ikusteko. Era berean, badago informazioa zenbait irizpideren arabera banatzerik, harik eta nahierako profesionala edo enpresa aurkitu arte: lan-sektorea, bizilekua edo sorterria.

BASQUE TALENT MAP

Nolanahi ere, erabiltzaileek euren harremanetarako datuetan ezarritako pribatutasuna errespetatuko da beti. Gainera, oraindik ere gure herrialdean lan egiteko edo bizitzeko aukerarik izan ez duten profesionalei ere oso informazio erabilgarria eskaintzen zaie Euskadiko ahalmen teknologiko, zientifiko eta enpresarialari buruz, baita bertako kulturari, ohiturei eta bizi-kalitateari buruz ere.

Be Basque Talent Network sarean, 6.000tik gora profesionalek hartu dute alta, profesional horietatik, 2.800 euskal herritarrak dira, eta 2.500 baino gehiago Euskaditik kanpo bizi dira.


Be Basque Talent Network-era joan

Be Basque 6,000

Talentua erakarri, eutsi eta lotzen dugu Bilbo-Bizkaiko eremuan, Euskadin

Be part of the largest highly professional Network connected to Bilbao - Bay of Biscay and the entire Basque Country

Sartu:

Profesional bat naiz Organizazio bat naiz
Gure laguntzaileak Gure laguntzaileak BBK BEAZ CICBioGune Universidad de Deusto Bizkaia.net Tecnalia Idom ITP Sener EHU Iberdrola Mondragon Corporation
×
×