Bizkaia Talent

Albisteak

Be Basque Ambassadors programaren laugarren edizioa, abian

  • 21 herrialdetako 30 ikaslek hartuko dute parte graduondoko eta doktoretzako nazioarteko ikasleak fidelizatzeko programaren aurtengo edizioan.

Bizkaia Talentek Be Basque Ambassadors programaren laugarren edizioa aurkeztu du. Ekimenak nazioarteko unibertsitate-talentua, graduondoko eta doktoretzako ikasleak, atxikitzea du helburu, haiek gizarteratuz eta lan-munduan txertatuz. Horrela, Bizkaiko lurraldean prestakuntza-maila handiko profesionalak sustatzeko, erakartzeko eta fidelizatzeko ekosistema sortzen lagundu nahi da.

Era berean, graduondoko eta doktoretzako ikasleek beren ibilbidea munduko beste toki batean garatzen jarraitzea erabakiz gero, asmoa da gure herrialdeko kide direlako sentimenduari betiko eutsirik euskal enbaxadore aritzea.

Edizio honetan, Euskadiko hiru unibertsitateetako (Deustuko Unibertsitatea, EHU eta Mondragon Unibertsitatea) parte-hartzaileek prestakuntza-tailerretan parte hartu, Euskadiko erreferentziazko sektoreetako lurraldeko erakundeak bertatik bertara ezagutu, eta Bizkaia Talenten Relocation & Be Basque Dual Career Centre zerbitzuak antolaturiko ekitaldi soziokulturaletara joango dira.

30 ikasle, 21 herrialde
Laugarren edizio honetan, 30 ikasle parte-hartzaile izango dira, 21 herrialde hauetako batekoak: Alemania, Argentina, Bolivia, Brasil, Dominikar Errepublika, Costa Rica, Kuba, Ekuador, Estatu Batuak, Georgia, Iran, Italia, Kenya, Kolonbia, Mexiko, Pakistan, Peru, Txile, Txina, Tunisia eta Venezuela.

Talentua erakarri, eutsi eta lotzen dugu Bilbo-Bizkaiko eremuan, Euskadin

Be part of the largest highly professional Network connected to Bilbao - Bay of Biscay and the entire Basque Country

Sartu:

Profesional bat naiz Organizazio bat naiz
Gure laguntzaileak Gure laguntzaileak BBK BEAZ CICBioGune Universidad de Deusto Bizkaia.net Tecnalia Idom ITP Sener EHU Iberdrola Mondragon Corporation
×
×