Bizkaia Talent

Prentsa-aretoa

BBK Kuna jaio da, proiektu berritzaileak garatzeko eta Bizkaiko gizarte-erronkei erantzuteko gunea

2020/07/22

  • Gunea Bilbon egongo da, eta Garapen Iraunkorrerako Helburuetan ardazturiko ekimen berritzaileak sustatzeko balio izango du

BBK-k ekintzailetza-gune bat abiatuko du Bilboko Sehaska Etxearen eraikin zaharrean, gizarte-ekimenaren arloan proiektu berritzaileak sustatzeko eta Garapen Iraunkorrerako Helburuen (GIH) Bizkaiko etxea izateko. Eraikinak bost solairu izango ditu, eta 2021ean amaituko dute eraldatzen.

BBK Kuna gune moderno eta iradokitzailea izango da, Bizkaiko etorkizuneko erronkei heltzeko. Nazioartean zentro aitzindaria, gizarte-eraldaketari aplikatutako ikerketa, auzoaren parte-hartzea eta gizarteko eragile guztien baterako lana bilduko ditu: herritarrak, unibertsitateak eta ikerketa-zentroak, administrazio publikoa eta enpresa pribatua.

Metodologia parte-hartzailea oinarri, ikerketa aplikatuko proiektuak, ikaskuntza-komunitateak eta prestakuntza-programak bultzatuko dira, Kuna herritarrei irekitako gizarte-eraldaketarako eta jakintzarako gune izan dadin. Era berean, gazteen entzute aktiborako eta parte-hartzerako programak sustatuko dira, gazte-komunitateek lurraldeko eta GIHekin loturiko erronketan parte har dezaten bultzatzeko.

Nazioarteko sareak
Kuna Gunea Bizkaiko gizarte-berrikuntzarako komunitatearen eta nazioarteko sarerik entzutetsuenen arteko giltzarri izan dadin jaio da. Erreferentea izango da ezagutza aktiboaren sorkuntzan, toki-mailan ezarrita eta nazioarteko sare sendoa izanda. Horretarako, harremanak egin dira garapen iraunkorrean eta gizarte-berrikuntzan espezializaturiko partner garrantzitsuekin, Ashoka-rekin eta Globernance-rekin, kasurako.

Informazio gehiago: https://kuna.bbk.eus/

 

Talentua erakarri, eutsi eta lotzen dugu Bilbo-Bizkaiko eremuan, Euskadin

Be part of the largest highly professional Network connected to Bilbao - Bay of Biscay and the entire Basque Country

Sartu:

Profesional bat naiz Organizazio bat naiz
Gure laguntzaileak Gure laguntzaileak BBK BEAZ CICBioGune Universidad de Deusto Bizkaia.net Tecnalia Idom ITP Sener EHU Iberdrola Mondragon Corporation
×
×