Bizkaia Talent

Albisteak

Be Basque Talent Conference biltzarrak, Düsseldorfen, talenturik onena eta Euskadiko erakundeak harremanetan jarriko ditu

  • Ekitaldian, 2023ko urriaren 21ean, Euskadiko 40 erakunde inguru eta goi-mailako prestakuntza duten eta egun Alemanian bizi diren ia 150 profesional biltzea espero da.

Pandemia amaitu ondoren, Be Basque Talent Conference (BBTC) bueltan da. Egun oso batez, biltzarrak lan-ibilbidea hiri alemaniarrean eta inguruetan garatzen ari diren eta goi-mailako prestakuntza duten profesionalak bilduko ditu Düsseldorfen, bai eta euskal enpresak, giza baliabideen aholkularitza-enpresak eta zentro teknologikoak ere. Jardunaldia SPRI Taldeak garatutako Basque Talent estrategiaren barruan dago, eta konfiantzazko giroan harreman profesionalak egiteko balioko du.

Be Basque Talent Conferenceren helburua da talentu bila dabiltzan enpresen eta kanpoan bizi den talentuaren arteko topaguneak sortzea. Batetik, parte hartzen duten profesionalei Euskadiko egoera sozioekonomikoa eta zientifiko-teknologikoa gertutik ezagutzea, lan-merkatuko joerei buruzko informazioa jasotzea eta lantaldeetan talentua txertatu nahi duten erakundeekin biltzea ahalbidetzen die. Bestetik, erakunde horiei goi-mailako gaitasunak eta nazioarteko jakinduria zabala dituzten profesionalak ezagutzeko aukera aparta ematen die.

Ekitaldian, profesionalek agenda pertsonalizatua izango dute, eta enpresen aurkezpenak entzuteko, eztabaida-foro ireki batean ideiak eta iritziak partekatzeko, tailer tematikoetan parte hartzeko eta erakundeen ordezkariekin banakako bilerak egiteko aukera ere bai. Horrez gain, “networking” bazkari pertsonalizatua egingo dute, biltzarrean parte hartuko duten beste profesional batzuekin eta erakundeekin harremanetan sartzea errazteko.

Hamabost urte eta hamabi edizio
Be Basque Talent Conference 2008an egin zen lehen aldiz, Munichen. Harrezkero, hamaika edizio egin dira, Europako hiri hauetan bana: Bartzelona, Stuttgart, Hannover, Toulouse, Amsterdam, Dublin, Londres, Hanburgo, Munich eta Paris. Orain arte, guztira, 761 profesionalek eta 98 erakundek hartu dute parte.

Informazio gehiago eta izen-emateak biltzarraren webgune ofizialean: www.bebasquetalentconference.eus

Talentua erakarri, eutsi eta lotzen dugu Bilbo-Bizkaiko eremuan, Euskadin

Be part of the largest highly professional Network connected to Bilbao - Bay of Biscay and the entire Basque Country

Sartu:

Profesional bat naiz Organizazio bat naiz
Gure laguntzaileak Gure laguntzaileak BBK BEAZ CICBioGune Universidad de Deusto Bizkaia.net Tecnalia Idom ITP Sener EHU Iberdrola Mondragon Corporation
×
×