Bizkaia Talent

Prentsa-aretoa

Parisen egingo da Be Basque Talent Conferenceren hamabigarren edizioa, urriaren 26an

2019/06/27

  • 40 erakunde baino gehiago eta inguruan bizi diren goi-mailako prestakuntzadun 150 profesional, gehienez, bilduko dira

Aurten ere, Bizkaia Talentek Be Basque Talent Conference (BBTC) antolatuko du. Ekitaldiaren hamabigarren edizioa urriaren 26an izango da, Parisko New Cap Event Center-en. BBTC nazioarteko jardunaldia da, eta Euskadiko erakundeak eta goi-mailako prestakuntzadun profesionalak harremanetan jartzea du helburu. Ildo horretatik, parte-hartzaileen tratu hurbil eta lasaiak lan-harremanak ezartzea bermatuko du, konfiantza-giroan.

Jardunaldia egun osoan egingo da, eta profesionalek aukera izango dute bai egungo lan-merkatuaren errealitatea bai Euskadiko erakundeek etorkizunera begira dituzten itxaropenak ezagutzeko. Profesionalak lan-topaketa pertsonalen bidez jarriko dira harremanetan erakundeekin. Horrez gain, gaikako tailerretan parte hartu eta itzultzeak planteatzen dituen beharren eta arazoen gainean eztabaidatuko dute. Halaber, networking-hamaiketakoa izango dute, guztiz pertsonalizatua, xedea izanik erakundeekin elkarrekintza erraztea denen lankidetzen ahalmenaren eta interesen arabera.

2008an Be Basque Talent Conference lehenengo aldiz antolatu zenetik, 600 profesionalek baino gehiagok eta 73 enpresak hartu dute parte bertan, Europako hiri hauetan: Munich, Bartzelona, Stuttgart, Hannover, Tolosa, Amsterdam, Dublin, Londres eta Hanburgo.

Bizkaia Talenten zuzendari gerente Ivan Jimenezek nabarmendu du garrantzitsua dela ekimen honen bitartez nazioarteko profileko talentua Euskal Herrira erakartzea eta berrerakartzea: “Enpresek gero eta gehiago behar dituzte nazioarteko eskarmentua duten profesionalak. Testuinguru hori abiapuntu, jardunaldia funtsezkoa da profil zehatzeko profesionalen eta enpresen arteko zuzeneko harremana ahalbidetzeko, gure herrialdean lehiakortasuna areagotu egin dadin. Profesionalak interes berezia erakusten ari dira, eta, horrexegatik, gero eta leku-kopuru txikiagoa dago topaketan parte hartzeko. Izan ere, mugatua da, hala profesionalek nola enpresen ordezkariek agenda pertsonalizatuak dituztelako. Matching jakin bat bilatzen dugu, bi aldeek interesa izatea, hain zuzen”.

Euskadiko 45 erakunde
Hainbat sektoretako 45 erakundek hartuko dute parte topaketan: Achucarro Basque Center for Neuroscience, Ampo, Angulas Aguinaga, Basque Culinary Center, Batea, BCAM, Bizkaia Beaz, Bizkaia Talent, CAF Group, CIC Energigune, CIE Automotive, CIC nanoGUNE, Cikautxo, Comalatech, Danobat Group, Egile Corporation, Etxe-Tar, Fagor Arrasate, Gaia, Gestamp, Gestionet, Ibarmia, ieTeam Consultores, Ikerbasque, Ikerlan, in Group Consultoria, Irizar, ITP Aero, Grupo Kirol, Lantek, LKS, Mondragon Corporation, Petronor, Prosertek, Grupo RETAbet, Salto Systems, Grupo Sarralle, Sener, Spring Professional, Tecnalia, ULMA Group, EHU, Velatia, Vicomtech eta Virtualware.

BBTCko WEBGUNE OFIZIALEAN SARTU

11th Be Basque Talent Conference – London 2018

 

Talentua erakarri, eutsi eta lotzen dugu Bilbo-Bizkaiko eremuan, Euskadin

Be part of the largest highly professional Network connected to Bilbao - Bay of Biscay and the entire Basque Country

Sartu:

Profesional bat naiz Organizazio bat naiz
Gure laguntzaileak Gure laguntzaileak BBK BEAZ CICBioGune Universidad de Deusto Bizkaia.net Tecnalia Idom ITP Sener EHU Iberdrola IK4 Mondragon Corporation
×
×