Bizkaia Talent

Albisteak

Berriki egindako Be Basque Talent Meeting-ek prestakuntza-maila handiko 30 profesional inguru bildu ditu Bostonen

  • Ekitaldian, lan-ibilbidea Euskadin jarraitzeko aukera aztertzen ari diren pertsonak bildu ziren.

Behin pandemia amaituta, Be Basque Talent Meeting-en beste edizio bat egin zen, otsailaren 25ean, Bostonen. Ekitaldia, Bizkaia Talentek antolatua eta Bizkaiko Foru Aldundiak eta Eusko Jaurlaritzako SPRI Taldeak babestua, lan-ibilbidea Bostonen eta inguruetan garatzen ari diren eta Euskadi hura garatzeko aukera egokitzat jotzen duten prestakuntza-maila handiko profesionalekin harremanetan sartzeko egin zen.

Bilkuran parte hartu zuten 30 bat lagunek hobeto ezagutu ahal izan zituzten Euskadiko lan-merkatuaren egoera eta bertako joerak.

Bizkaia Talenten zuzendari kudeatzaile Ivan Jimenezek euskal elkarteak lan-ibilbidea garatzeko dituen tresna digitalak aurkeztu zizkien bertaratuei, eta Euskadira etortzea erabakitzen duten profesionalei eta haien bikotekideei eskaintzen dien laguntza zertan datzan azaldu zuen: gai administratibo eta burokratikoak, gizarteratzea eta lan-munduan txertatzea, zerga-abantailak…

Bestalde, Ander Markinak, Bizkaia Talenteko Bezeroarekiko Harreman Zerbitzuaren arduradunak, Euskadiko lan-merkatuaren ikuspegi orokorra eskaini zien parte-hartzaileei, zer-nolako garapen-aukerak eskaintzen dituen eta proiektuen erakargarritasuna azaltzeaz gain.

Halaber, bertaratuek AEBtik Euskadira itzulitako profesional baten testigantza entzun zuten, itzultzeko prozesu hori nolakoa izan zen jakiteko; eta, LHH Recruitment Solutions-en eta Columbus Venture Partners – Syngoi-ren parte-hartzearekin, euskal enpresek egun eskaintzen dituzten lan-aukerak zehatzago ezagutu zituzten.

Be Basque Talent Network
Be Basque Talent Network Euskadirekin harremana duten edo izan nahi duten goi-mailako prestakuntzadun profesionalen munduko sarerik handiena da. 118 herrialdetan ari diren 19.000 profesional baino gehiagok eta Euskadiko 582 erakundek osatzen dute. Bere xedea da mundu osoan zehar lanean diharduten profesionalak beste profesional eta enpresa batzuekin harremanetan jartzea, talentua mugi dadin eta kontaktuak nahiz merkataritza-erlazioak era daitezen.

Talentua erakarri, eutsi eta lotzen dugu Bilbo-Bizkaiko eremuan, Euskadin

Be part of the largest highly professional Network connected to Bilbao - Bay of Biscay and the entire Basque Country

Sartu:

Profesional bat naiz Organizazio bat naiz
Gure laguntzaileak Gure laguntzaileak BBK BEAZ CICBioGune Universidad de Deusto Bizkaia.net Tecnalia Idom ITP Sener EHU Iberdrola Mondragon Corporation
×
×