Bizkaia Talent

Prentsa-aretoa

Dublingo Be Basque Talent Meeting berri batek goi-mailako prestakuntzadun 30 profesional inguru bildu ditu

2023/03/24

  • Ekitaldian GAIA klusterra, We Bring Strategy Consultants giza baliabideen aholkularitza eta Dative startupa izan dira.

Joan den martxoaren 23an, Bizkaia Talentek Be Basque Talent Meeting-aren (BBTM) edizio berri bat antolatu zuen Dublinen, hainbat urtez Irlandako hiriburura joan gabe egon ondoren. Ekitaldia Bizkaiko Foru Aldundiak eta Eusko Jaurlaritzako SPRI Taldeak babestu zuten, eta goi-mailako prestakuntza duten pertsonarekin konektatzeko balio izan zuen. Pertsona horiek Euskadirentzako estrategikoak diren sektoreetan egiten dute lan.

Saioa Ivan Jimenez Bizkaia Talenteko zuzendari kudeatzailearen aurkezpenarekin hasi zen. Azaldu zuenez, euskal elkarteak profesionalak eta haien bikotekideak gizarteratzeko eta laneratzeko laguntza eskaintzen du, baita gizarte-segurantzarekin lotutako gestioetan laguntza ere, besteak beste.

Bestalde, Ander Markinak, Bizkaia Talenteko Bezeroarekiko Harreman Zerbitzuaren arduradunak, euskal industriaren ikuspegi orokorra eman zien bertaratutakoei, horrek eskaintzen dituen garapen-aukerak eta proiektuen erakargarritasuna azaltzeaz gain. GAIA Ezagutzaren eta Teknologia Aplikatuaren Klusterrak ere parte hartu zuen saioaren atal honetan.

BBTMak itzulitako profesional baten testigantza izan zuen, Irlandatik Euskadira itzultzea erabaki zueneko esperientzia azalduz. We Bring Strategy Consultants giza baliabideen aholkularitza enpresak eta Dative startupak ere parte hartu zuten; euskal enpresek egun eskaintzen dituzten lan aukeretan sakondu zuten.

Talentua erakarri, eutsi eta lotzen dugu Bilbo-Bizkaiko eremuan, Euskadin

Be part of the largest highly professional Network connected to Bilbao - Bay of Biscay and the entire Basque Country

Sartu:

Profesional bat naiz Organizazio bat naiz
Gure laguntzaileak Gure laguntzaileak BBK BEAZ CICBioGune Universidad de Deusto Bizkaia.net Tecnalia Idom ITP Sener EHU Iberdrola Mondragon Corporation
×
×